Roberte Rosenthalen esperimentuaren artikulua irakurri ondoren, gure hezkuntzan arazo larriak egon daitezkeela uste dut, eta hau konpondu daiten irtenbideren batzuk bilatu behar ditugu.
Gure hezkuntzan ekar ditzakeen arazoak hauek dira:
1- Irakaslea ez baldin bada ohartzen bere ikasleen gaitasunez, ikasle horiek gaitasun horiek garatu beharrean galdu egin ditzakete.
2-Ikasleen artean desberdintasunak handitu daitezke, eta honekin batera klaseko nolabaiteko oreka galdu daiteke.
3-Frustazioa ere arazo bat izan daiteke. Ikasle bat beste batek jasotzen duen tratua ez jasotzerakoan frustatu daiteke.
4-Ikasleek amore ematea gerta daiteke. Tratu desberdina sentitzean eta klasekideen maila altua ikustean ikasketekiko interesa galdu dezakete.
5-Aurreko puntua kontuan izanda, baztertuta sentitu daiztezke gizartean eta onik egiten ez dien pertsonekin erlazionatzea.
Honi aurre egiteko erremedio batzuk bilatu behar ditugu, eta nire ustez hauek izan daitezke horietako konponbide batzuk:
1- Irakasleek tratu berdina ematea ikasle guztiei. Nahiz eta ikasle batzuk beste batzuk baino zailtasun gehiago izan irakasgai batzuetan, animo berdina eman behar zaie etsi ez daitezen.
2-Ikasleren bat frustatuta edo etsita ikusten badugu, berarekin hitz egin behar dugu bere arazoak kontatu ditzan eta gure eskuetan dagoen guztia egin berari lagundu ahal izateko.
3-Bide onetik eraman behar ditugu. Gaztetatik etsitzeak kalera eramaten dituzte eta hori ekiditea eta umeak ondo heztea da gure eginkizuna.
Eta hauek dira nik eman ditzakedan konponbideak. Batzuei ondo irudituko zaie, beste batzuei ez zaie hainbeste gustatuko, baina garrantzitsuena ikasleak ahalik eta gehiago motibatzea da eta beraiek duten guztia erakutsi ahal izatea.
2013(e)ko urriaren 6(a), igandea
Pigmalion efektua
Hau irakurri ondoren, irakasle bakoitzak, hausnarketa
sakon bat egin behar lukeela iruditzen zait. Ez dut uste, haurrekin
honela jokatzeko eskubiderik dutenik. Egia da, artikuluaren arabera,
irakasleek umeengan dituzten aurreiritziak , ez direla nahita, alde
batekoak edo bestekoak izaten. Aurreiritzi horiek, inkontzienteki
sortzen omen dira. Hala ere, haur bat baztertu edo frustrarazi
aurretik, irakasleak, egoeraz ohartu behar dira. Haur bakoitzaren
garapena banan bana aztertu behar dute. Eta dudarik gabe, baten
batek, arazo gehiago baldin baditu, laguntza gehiago eskaini behar
zaio, eta ez alderantziz.
Garrantzitsua da, klasean oreka bat egotea. Horretarako,
ikasleen arteko maila oso desberdina bada, haur batek besteari
laguntzeko aitzakia bikaina sortzen da. Lan taldearekin bi umeek asko
ikasiko dute eta garrantzitsuena, galderen erantzunez aparte, elkar
laguntzearen inportantzia da.
Ikusi beharra dago, haurrak desberdintasunez tratatuz,
ez diezula momentuko kaltea eragiten bakarrik. Gerora ere, ume
horrek beregan duen konfiantza, auto-estima eta baikortasuna erraz
galtzeko joera izanen du. Eta ezin da haur baten geroarekin jokatu.
Garbi dago, irakasle baten lana, jende askok uste baina
garrantzitsuagoa dela. Umeak bide askotatik eraman daitezke, eta bide
guztiak ez dira zuzenak izaten.
ROSENTHALEN ESPERIMENTUA
KONPONBIDEA: Lehenik eta behin, irakasleak ez luke bere iritzi propioa
erabili beharko ikasleak tratatzerako orduan. Alde batetik objetibotasuna
nagusitu beharko litzatekeelako irakasle-ikasle harremanean eta bestetik
ikastetxean ikasten ari den pertsona orok eskubide berak dituelako jasotzen
duen heziketarekiko. Kasu askotan, irakasleek ez dituzte beraien asmoak
kontrolatzen eta horrek arazo larriak ekar
ditzake ikasleen errendimenduan. Maila ona duten ikasleek, lana egiteari
utzi diezaiokete eta maila baxuagoa dutenek beraien buruarengan konfiantza gal
dezakete beraiekiko atentzio urriagatik. Horri aurre egiteko, irakasleak
berdintasun osoz jokatu beharko luke ikasgelan dauden ikasle guztiekin. Arreta
maila bera eskeiniz eta behar dutenean laguntza emanez.
Bestalde, maila altua duten ikasle batzuk beraien buruengan
konfiantza gehiegi jartzen dutela eta, pixkanaka beraien errendimendua jeisten
joaten da eta horren aurrean irtenbide egokiena egunero lana egiten jarraitzea
litzateke. Maila baxuagoa dutenei erreparatuz, askok bere buruarengan
sinisteari uzten diote, eta horrela ikasketak jasangaitzak bihurtzen dira
beraientzat. Arazo honen aurrean, irakasleak ikaslearen motibazioa sustatu
beharko luke.
Robert rosenthalen artikulua
ARAZOAK:• Irakasleak ez baldin baditu bere “asmoak” ongi kontrolatzen eta bere iritzi kritiko propioez baliatzen baldin bada, baliteke gaitasun maila bat duten ikasleak azkenean maila hori jaistea.
• Ikaslearen arteko desberdintasunak handitu ditzake horrela maila desberdin handiak sortuz eta modu berean klasean egon daitekeen oreka desorekatuz.
• Ikasleak asko frustratzea alboko kideak jasotzen duen laguntza eta “apollo” positibo hori berak jasotzen ez duelako.
• Ikasle askok saiakerak egiteari usten diote etsipenean eroriz.
• Ikaslearen bizitza pertsonalean eragin negatiboak ditu; auto-estima jaitsi, pertsona bezala deuseztatu, heziketa egokia apurtu…
• Gizartean eragin handia pertsona ez konpetentea edo ez hain konpetenteak sortuz.
KONPONBIDEA
Nire ustez, goian aipatutako arazo bakoitzari ezin zaio konponbide bana aurkitu. Arazoa bakarra litzateke kasu honetan; irakaslea bera. Beraz, konponbidea, singularrean izango da, zuzendu beharrekoa irakaslea bera litzateke eta.
Irakasleak pertsona objektiboa izaten jakin beharko du guztiaren gainetik. Inoiz ezin dezake utzi bere iritzi propioek haurra etiketa dezaten. Horretarako bere iritziez gain, gainontzeko lan taldearen (beste irakasleak) iritziez balio daiteke, haur horrenganako gainontzeko iritziak entzun eta haurraren alde positiboekin geratuz. Baliteke horrela haur horrenganako iritzia aldatzea.
Bestalde, ezin du pentsatu haur batzuk besteak baino hobeak direnik. Bakoitzak bere erritmoa duela errespetatu behar du, besterik ez, eta laguntza behar dutenean, lagundu. Bai "atzeratuta" doazenei eta baita ere "ondo" doazenei.
Irakasleak berak ere, laguntza eskatzen jakin behar du, batzuetan bere lanean kale egin baitezake eta maiz pentsatu errua haurrarena dela, berea dela ez ohartuz. Irakasle batek uste duenean "haur hau ez da iristen. Tontoa da, edota ez du balio" ziurrenetik ez da zuzen egongo, soilik bere baliabideek ez diote balio izan haur horrekin. Hori dela eta, beste alternatiba batzuk bilatzen saiatu beharko da; gainontzeko irakasleekin hitz eginez, haurra gehiago ezagutuz bere interesetatik abiatzeko, metodo pedagogiko desberdinak probatu, familiarekin elkarlanean arituz.... Irakaslea bera ezingo da bapatean etsitu.
Bestalde, jarrera positiboa erakutsi beharko du. Etengabe saiatu behar da bere ikasleak motibatzen. Denei "ahal dutela" transmititu behar die, inor ez dela jakinaren gainean bizi, etsitzea azken aukera dela. Pertsona zoriontsuak eta sinistunak hezi beharko ditu.
Jarrera guzti hauekin nire abururz aurreko arazo guztiak dexente hobetuta geratuko lirateke.
2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata
EMOZIOAK ETA HEZKUNTZA
Zerk egiten gaitu
gizaki? Kognizioak ala gizatasun eta emozioek? Askok kogniziaoaren alde egingo
dute, baina batzuetan ahaztu egiten dugu pertsonok emozioz gainezka gaudela une
oro. Emozioek osatzen gaituzte. Oso deigarria da, betidanik pairatzen ditugun
horiei buruz hain gutxi jakitea. Emozioak, hainbat jakingai bezala, ikasi egin
behar dira. Lehenik eta behin hauek identifikatzen jakin behar da, eta gero
hauek lantzen; emozio negatiboak modu positiboan bideratzen.
Haurrak (eta
pertsonok) globalki ondo egon behar dira ikasketa prozesuak arrakastatsuak izan
daitezen. Zenbat aldiz gertatu zaigu triste, haserre, arduratsu... egon garen
bakoitzean gelan ikusitako ezer ez dugula ikasi? Ezin izan dugula ezta entzun
ere irakaslea zer azaltzen ari zena? Emozioak benetan sentitzen duguna dira,
eta hauek gai dira gainontzeko dena blokeatzeko. Beraz, ez al litzateke
hezkuntzaren betebehar bat izan beharko hauek ulertzen, bideratzen… irakastea? Gizarte
honek ez al du behar emozioak lantzen dituen hezkuntza eredu bat?
Jarraiko bideo honetan emozioak
lantzen dituen irakasle baten hitzak.
'LEY WERT'
'LEY WERT': HEZKUNTZA OBETZEA EDO IDEOLOGIA EZARTZEA?
Gure hezkuntzan aldaketak egiten dituztenean, herritarretan pentsatzen al dute? Aldaketa hauek lagundu egingo gaituzte? Gure ustez ez.
Ezaguna da oso, PPko gobernuak nolako intentzioa duen gure herriaren eta hizkuntzaren aurka. Zapaltzea, besterik ez. Urtetan beraien nahia izan dena lortu nahi dute, herri guztiak espainalizatzea. Zergatik ez dute onartzen euren herrialde berean, bertan jarraitu nahi ez duten herritarrak daudela? Errealitatea hor dago eta ezin daiteke ezkutatu. Herritar horiek, gu barne, beraien herria eta hizkuntza maite dute eta ezin dugu onartu maitasun hori zer den ez dakitenek daukagun hori kentzea. Baina min hau ez digute guri bakarrik egiten; eta diru arazoak dituzten familia guztiak, hezkuntza barik geratuko al dira? Zuen herritarrak dira! Beraz, gure partetik, joan zaitezte pikutara!
Gobernuko politikarien arabera, denok erderaz ikasi beharko genuke nazio berdinean bizi baikara; beraz, europarrak garenez, zergatik ez dugu danok ingelesez ikasten? Euren teoria uskeria besterik ez da. Herri bakoitzaren hizkuntza eta kultura errezpetuz tratatu behar den zerbait da.
Artikulo hau bukatzeko aholku bat bidali nahi diegu; sahiatu zaitezte behintzat, herritarretan pentsatzen, ikasleetan pentsatzen, eta bakoitzaren ideologia errezpetatuz sahiatu zaitezte ahalik eta min txikiena egiten faborez.
2013(e)ko irailaren 22(a), igandea
AURKEZPENA:
Gu 'Pote galduak' gara eta lau gaztek osatzen dugu talde hau: Iñigo Manterola, Jon Murua, Ion Ollo eta Argia Santamaria.
Blog honen lehenengo argitarapena egiteko, guk hautatutako bideo, irudi eta web-horria amankomunean jarri ditugu eta gustukoen ditugunak aukeratu ditugu. Ea gustuko dituzuen zuek ere.
BIDEOA: PADEIA, HEZKUNTZA DESBERDIN BAT
Padeia Badajozen dagoen hezkuntza eredu desberdin bat da. Hezkuntza eredu hau askatasunean oinarrituta dago. Eskola honen bereizgarria, gure ustez, pertsonan soilik zentratzen direla izan daiteke. Hezkuntzaren helburu nagusia hainbat balore lantzean datza; pertsonen autonomia (erabakiak hartzeko, norbere identitatea sortzeko), askatasuna, berdintasuna...
Gainontzeko hezkuntza ereduetan alde kognitiboa gehiago lantzen da, hemen berriz, baloreak eta gizatasuna lantzen dira.
Eskolako erabaki guztiak asanblada bidez erabakitzen dira eta pertsona oroen ahotsa aintzat hartzen da. Eskola bera, irakasleak, ikasleak eta gurasoek osatzen dute.
IRUDIA: TXARTEL GORRIA
Irudi honek harrituta utzi gintuen ikusi genuenean. Kanaria Handian hartutako argazkia da. Futbol partidu batean entrenatzailea eta epailea elkarrekin eztabaidan hasi ziren Marcos deituriko 5 urteko mutiko bat euren artean jarri zen arte. Batzuetan ez gara ohartzen txikienengandik asko dugula ikasteke oraindik.
WEBGUNEA: TXAKURRAK HEZKUNTZAN
Proposatzen dugun webgunean, txakurrek gure gizartean arazoak duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeela azaltzen du. Baina atal batek harritu gaitu batez ere, aurren eta txakurren arteko harremanak hain zuzen ere.
Artikulo honek dioen arabera, txakurrak, irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzten umeei laguntzeko gai dira, giro aproposa sortzen baitute umea eroso senti dadin. Gainera, irakurketa alde batera utzita, beste arlo askotan ere lagundu dezakete; motibazioan, konfiantzan eta baita higienean ere. Beraz frogatuta dago, animali hiletsu hauek, konpainia eta maitasuna emazteaz gain, gai direla pertsonei beste gauza askotan laguntzeko.
Blog hau puplizitatean, animalien inguruan eta hezkuntzaren munduan ikasitako neska batek egin du.
http://educacionanimal.wordpress.com/
POWER-POINT: HEZKUNTZA BEREZIA
Pertsona guztiok bizitzan helburu berbera dugu, zoriontsu bizitzea. Nahiz eta oztopo larriak izan bidean gure helmuga bakarra da.
Aurkezpen honek azaltzen digu nola arazoak dituzten ume zein helduei lagundu egin behar zaien beraien ametsak sortzeko eta betetzeko. Euren gaixotasuna ez dadila izan oztopo beraien bizitza guztiz gozatzeko. Saia gaitezen beraietaz gozatzen eta ez beraien gaixotasunarekin sufritzen, bizitza laburra baita negar batean pasatzeko.
https://docs.google.com/file/d/0B3CTPOrqxV2TTl9UZTM1R2tqdkk/edit

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)