2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Irakasgai honetan irakasle baten paperean jarri naiz, hau lantzeko praktikak eginez eta lan batzuk, non gehiago urreratu garen irakasle baten paperera. Bloga ere interesgarria izan da, izan ere nik ez nekien hau erabiltzen eta hau ikasteaz aparte, hezkuntzari lotutako hainbat artikulu,bideo...interesgarri igo ditugu taldekook.

Ikasgai honetan hainbat gauza ezberdin egin ditugu, batetik bideo bat tutore baten azalean jarriz. Asko gustatu zait eta uste dut oso baliagarria izan zaidala irakasleari eginiko elkarrizketa, hori izan da gehien gustatu zaidana, plazer bat izanda nere irakaslerik gogokoenaren esperientzia eta bizipenak entzutea. Gurasoekin harremanak indartzeko egin genuen lana ere, guk aukeratutako gaia, ederra iruditu zait. Uste dut erlazio hauek askotan ez direla onak eta oso garrantzitsua da erlazio hau ongi eramatea.

Talde bezala ere lan ederra egin dugula uste dut, talde ona osatu dugu eta nahiz eta akaso pixkat gehiago egin nezakeen plazer bat izanda beste hiru pertsonekin talde bat osatzea. Gurasoekiko tutoretza izanda uste dut gehien kostatu zaigun lana baina lan ederra izanda, oso konpletoa.

Beraz uste dut ikasgai hau oso baliagarria izango zaigula, eta ikasi duguna ongi gorde beharra daukagu, hemendik urte batzuetara praktikan jarri beharko ditugu eta.

Moduloko lana ere aipatu beharra daukat, oso lan gogorra izan da eta baina testuetako informazio horiekin eta ondo egin dugula uste dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina