2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

EMOZIOAK ETA HEZKUNTZA



Zerk egiten gaitu gizaki? Kognizioak ala gizatasun eta emozioek? Askok kogniziaoaren alde egingo dute, baina batzuetan ahaztu egiten dugu pertsonok emozioz gainezka gaudela une oro. Emozioek osatzen gaituzte. Oso deigarria da, betidanik pairatzen ditugun horiei buruz hain gutxi jakitea. Emozioak, hainbat jakingai bezala, ikasi egin behar dira. Lehenik eta behin hauek identifikatzen jakin behar da, eta gero hauek lantzen; emozio negatiboak modu positiboan bideratzen. 
Haurrak (eta pertsonok) globalki ondo egon behar dira ikasketa prozesuak arrakastatsuak izan daitezen. Zenbat aldiz gertatu zaigu triste, haserre, arduratsu... egon garen bakoitzean gelan ikusitako ezer ez dugula ikasi? Ezin izan dugula ezta entzun ere irakaslea zer azaltzen ari zena? Emozioak benetan sentitzen duguna dira, eta hauek gai dira gainontzeko dena blokeatzeko. Beraz, ez al litzateke hezkuntzaren betebehar bat izan beharko hauek ulertzen, bideratzen… irakastea? Gizarte honek ez al du behar emozioak lantzen dituen hezkuntza eredu bat?
Jarraiko bideo honetan emozioak lantzen dituen irakasle baten hitzak.


1 iruzkin:

  1. Ez dut ezagutzen izan bideoa. Interesgarria.
    Gaia lauroi gustatuz gero; sakontzen segitzeko aholkatuko nizueke. Bakar bati interesatuz gero, horri ere bai, baina talde lanarekin ez lotu.

    ErantzunEzabatu