Irakasle Funtzioa, izenak esaten duen bezala, irakasleak zein betebehar eta funtzio dituen edo irakasleak nolakoa izan behar duen ikasten den modulua da. Irakasgai honetan hezkuntza aztertzen da eta bertako arazoak ezagutu. Irakaskuntzari buruzko erreflexio bat egitera eramaten gaitu, eta baita nolakoak izan behar dugun (irakasle bezala) argi izatera ere. Egia esan, gehientsuen ikasi dudan modulua izan da, edo behintzat erabilgarriena izango zaidan irakasgaia. Uste dut, horrelako modulu batek urte guztian zehar eta karrera guztian zehar iraun beharko lukeela, lauhilabeteko bat beharrean, garrantzia handia baitauka hezkuntzan nola jardun behar dugun jakitea.
Esan bezala, lau hilabete honetan asko ikasi dut gauza anitzei buruz. Ez dut dena azalduko baizik eta nik ongien barneratu dudana edo gehien gustatu zaidana.
Lehenik eta behin, uste dut ikasteko gehien balio izan didana nire txikitako irakasleari egin diodan elkarrizketa izan dela. Azkenean, hain gertuko norbaitek esperientzia bat kontatzean benetan sinisten duzu hortan. Berak esandakoak oso haintzat hartu nituen, eta nolabait esatearren eragin handia izan zuten nigan. Berari esker errespetua, batez ere haurrenganakoa, nolako garrantzitsua den ohartu naiz. Bestalde, esperientzia bera baino maixu hoberik ere ez dagoela ikasi dut, eta nahiz eta karrera bukatutakoan dena jakingo dudala uste izan, oraindik jakiten hasteko egongo naizela. Haurren interesetik abiatzea ere oso garrantzitsua zela kontatu zidan. Baita ere irakasle batek ikasle baten bizitzan nolako garrantzia izan dezakeen, honek niregan izan zuen bezala ikasi dut. Azkenean, irakaslea haurraren biziaren zati bilakatzen da ordu asko direlako elkarrekin, eta harreman afektibo egoki batek asko eragin dezake bien bizitzan.
Tutoretzaren lanaren bidez ere asko ikasi dut, batez ere lana planteatua egon den moduagatik. Azkenean paper batean horrela sartzean eta beste pertsona baten rola betetzean benetan sentitzen duzu pertsona hori zarela eta benetan ikasten da. Bestalde, roll playing-a izaterakoan, inprobisatu egin behar zen, eta hori arazoak konpontzen ikasteko baliabide oso ona iruditzen zait. Izan daiteke egunen batean antzeztutako egoera hori errealitatea bera izatea, beraz, simulazio hauen bitartez sano eta salbu nola irten ikasi dugu. Bestalde, zer hobetu behar dugun ere jakin dugu.
Irakasle bat nolakoa izan behar den ere, behin baino gehiagotan landu den gaia izan da eta honekin ere biziki ikasten da, azkenean hausnarketa sakon bat eskatzen duelako,eta zuk autua egin behar duzulako etorkizunean nolakoa izango zarenari buruz. Azkenean aukera eta iritzi oso barnekoak direnez, barneratu egiten da pentsatutako eta adostutako oro.
Gurasoekin nola harremandu behar den gaian ere, gustora aritu naiz, izan ere hezkuntzako behar potente bat dela deritzot. Hala ere, lan honetan ez dut nahiko nukeen beste ikasi, ez baikenekien oso ondo nola enfokatu gaia eta ere arazo hau benetan nola konpon daitekeen. Gure konponbidea hain txarra ez den arren, beste nolabaiteko konponbideren bat egon behar dela ziur nago, eta hori irakasle (edo profeional) batek irakatsita ikastea gustatuko litzaidake.
Mintegien bidez ere zer edo zer ikasi ahal izan dut, baina niri pertsonalki modu horrek ez dit asko balio izan gainontzekoek esaten zutena ikasteko. Izan ere, azalpen denbora oso laburra da eta ezdu barneratzeko astirik ematen. Hala ere, norberak prestatzen duen gaia sakonki aztertzen da eta hortaz bai asko ikasten da.
Hau guztiaz gain, maila orokorragoan, honelako hauek ikasi ditut: Benetan talde lan batean aritzea zer den (jendea aktiboki entzuten jakin, beraien iritziak errespetatu, adostasunak negoziatu, besteen iritziakematen duten aberastasuna...), teknologia berriak erabiltzen ikasi, kontzeptu mapak egiten ikasi, ebaluazio on batek duen garrantzia, taldekideak objektibitatez ebaluatzen, irakaskuntzan zein politika jarraituko dudan, irakaskuntzak zer nolako garrantzia duen gizartean (hausnarketa)...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina