2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakasle funtzioa: Ikasitakoa

Klase hauetan, praktikan erabili beharreko metodo eta jarrerak ikasi ditut, eta hori da lanbide honen oinarria hain zuzen. Ongi dago historian zehar hezkuntzak izan dituen aldaketak ezagutzea edota hezkuntza metodo horien sortzaileak, baina etorkizunean egin beharko duguna irakasgai honek irakasten digu.

Hainbat gauzei buruz aritu gara irakasgai honetan, eta aitortu beharra daukat gauza batzuk ezertarako balio ez zutela uste nuela. Baina pentsaera hori guztiz aldatu dut, batez ere Aranbizkarra ikastolan praktiketan egon ondoren. Hasiera baten, gizabanako guztiak ez ditugula berdin tratatu behar edo guraso eta irakasleen arteko harremanen garrantziari buruz iritzi bat nuen, eta klasean zuk irakatsitakoari eta lehen aipatu bezala, Aranbizkarran egoteari esker, gauza horien garrantziaz jabetu naiz. Arraza, pentsaera eta portaera ezberdinak dituzten haurrekin ohartzen zara, nahiz eta adin berebera duten, guztiz desberdinak direla. Batzuk beste batzuk baino erreztasun edo zailtasun handiagoak dituzte, eta horri aurre egitea eta egoki egitea ez da lan erraza. Gizarte trebetasunen ezagutzak hori erraztu ahal duela pentsatzen dut, eta gizarte trebetasunak behin eta berriz landu ditugu gure taldean, Pote Galduak taldean.

Aipatzekoa da lan taldearena. Blogaren eta lanen bitartez talde ona osatu dugula iruditzen zait. Ideia paregabea iruditzen zait ikaskideen artean lanak egitearena, askotan ideia onak ditugula uste baitugu eta ideia hori egokia dela lana egiteko, baina beste baten ikuspuntua izateak edo besteen iritziak entzuteak, elikatu egiten gaitu, bai gu, baita lana ere. Elkarren artean asko ikasi dugu eta guk bizitako hezkuntza desberdinak ezagutu, eta hori ere irakasgai honie esker izan da.

Lan desberdinak (irakasleari elkarrizketa, gurasoekin harremanak izateko irakasgaia eta gurasoekin tutoretza)  egiteak ere askorako balio izan dit. Azken finean gu irakasleak izateko gaude gradu hau ikasten, eta irakaslearen lanbidearen 'instrumenoak' haurrak dira, eta 'materiala' ondo tratatzen eta ondo zaintzen ikasi behar dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina