Irakasgai honetan, irakasle baten bizi errealera hurbildu
naiz. Ariketen bitartez irakasle batek egiazki bizitzen dituen kasu batzuetan
parte hartu dut. Adibide gisan, gure aintzinako irakasle bat
elkarrizketatzearekin batera, bere bizipenetatik nire geroko zailtasun eta
ongizateak zein izan ahal diren ikusi ditut. Lanbide honetan bizi guztian zehar
jardun duen pertsona batek baino hobeki nork esango dit ba zertan datzan
irakaskuntzak?
Honez gain, guk egindako blogera igo beharreko sarrerak
hezkuntzari buruz izan direnez, asko ikasi dut ere bai. Kasu honetan, ez nik
igotako sarrerekin bakarrik, baita ikaskideen ekarpenekin ere.
Bestalde, gure karreran erabilgarri izanen zaigun beste
puntu bat, ikastetxeko irakasle/tutore baten paperean jarri eta gurasoekiko
bilera bat nola antolatu ikasi dugun ariketa izan da. Nahiz eta ikastetxe
batetik bestera, hau desberdina izan, ikuspegi orokor bat eskaini digu. Eta
ikusi dutenez ez da pentsatzen nuen bezain erraza. Izan ere, kontutan hartzeko
xehetasun asko daude tartean.
Lan zehatz hauetatik kanpo, beste hainbat gauza ere ikasi
ditut: ikasketak eguneroko bizitzan eramaten adibidez. Orain arteko nire
ikasketa esperientzia ezberdina izan da. Egia esan, ikasketei inoiz
lehentasunik eman ez diedanez, hasieran pixka bat kosta egin zitzaidan honetara
ohitzera. Hala ere, denbora aurrera joan ahala neurria hartu diot eta eguneroko
lanaren fruituen ondorioz, lanak txukun egitea geroz eta gutxiago kostatzen ari
zaitela iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina