2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Rosenthalen esperimentuaren arazoak eta konponbideak

Roberte Rosenthalen esperimentuaren artikulua irakurri ondoren, gure hezkuntzan arazo larriak egon daitezkeela uste dut, eta hau konpondu daiten irtenbideren batzuk bilatu behar ditugu.

Gure hezkuntzan ekar ditzakeen arazoak hauek dira:
      1- Irakaslea ez baldin bada ohartzen bere ikasleen gaitasunez, ikasle horiek gaitasun horiek garatu beharrean galdu egin ditzakete.
      2-Ikasleen artean desberdintasunak handitu daitezke, eta honekin batera klaseko nolabaiteko oreka galdu daiteke.
      3-Frustazioa ere arazo bat izan daiteke. Ikasle bat beste batek jasotzen duen tratua ez jasotzerakoan frustatu daiteke.
      4-Ikasleek amore ematea gerta daiteke. Tratu desberdina sentitzean eta klasekideen maila altua ikustean ikasketekiko interesa galdu dezakete.
      5-Aurreko puntua kontuan izanda, baztertuta sentitu daiztezke gizartean eta onik egiten ez dien pertsonekin erlazionatzea.

Honi aurre egiteko erremedio batzuk bilatu behar ditugu, eta nire ustez hauek izan daitezke horietako konponbide batzuk:
      1- Irakasleek tratu berdina ematea ikasle guztiei. Nahiz eta ikasle batzuk beste batzuk baino zailtasun gehiago izan irakasgai batzuetan, animo berdina eman behar zaie etsi ez daitezen.
      2-Ikasleren bat frustatuta edo etsita ikusten badugu, berarekin hitz egin behar dugu bere arazoak kontatu ditzan eta gure eskuetan dagoen guztia egin berari lagundu ahal izateko.
      3-Bide onetik eraman behar ditugu. Gaztetatik etsitzeak kalera eramaten dituzte eta hori ekiditea eta umeak ondo heztea da gure eginkizuna.

Eta hauek dira nik eman ditzakedan konponbideak. Batzuei ondo irudituko zaie, beste batzuei ez zaie hainbeste gustatuko, baina garrantzitsuena ikasleak ahalik eta gehiago motibatzea da eta beraiek duten guztia erakutsi ahal izatea.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Irakasleek tratu berdina ematea ikasle guztiei. Nahiz eta ikasle batzuk beste batzuk baino zailtasun gehiago izan irakasgai batzuetan, animo berdina eman behar zaie etsi ez daitezen dizou; baina horrek nola erantzungo dio bakoitzak dituen beharrizanei? Denak berdin ejerzitoan tratatzen da, hezkuntzan bakoitzari erantzuten saiatu behar genuke.

    kasleren bat frustatuta edo etsita ikusten badugu, berarekin hitz egin behar dugu bere arazoak kontatu ditzan eta gure eskuetan dagoen guztia egin berari lagundu ahal izateko diozu. Baliteke hori irtenbidea izatea noiz edo noiz; baina horixe ez da irakaslearen lana eta askotan ezinezkoa litzateke horren kargu egitea. Beste kontu bat izan liteke ikaslearen osasun emazionala ebaluatzea eta hobetzen saiatzea. Agian, lagun batekin berba egiteko esanaz, esate baterako.

    ErantzunEzabatu