2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektua

Hau irakurri ondoren, irakasle bakoitzak, hausnarketa sakon bat egin behar lukeela iruditzen zait. Ez dut uste, haurrekin honela jokatzeko eskubiderik dutenik. Egia da, artikuluaren arabera, irakasleek umeengan dituzten aurreiritziak , ez direla nahita, alde batekoak edo bestekoak izaten. Aurreiritzi horiek, inkontzienteki sortzen omen dira. Hala ere, haur bat baztertu edo frustrarazi aurretik, irakasleak, egoeraz ohartu behar dira. Haur bakoitzaren garapena banan bana aztertu behar dute. Eta dudarik gabe, baten batek, arazo gehiago baldin baditu, laguntza gehiago eskaini behar zaio, eta ez alderantziz.
Garrantzitsua da, klasean oreka bat egotea. Horretarako, ikasleen arteko maila oso desberdina bada, haur batek besteari laguntzeko aitzakia bikaina sortzen da. Lan taldearekin bi umeek asko ikasiko dute eta garrantzitsuena, galderen erantzunez aparte, elkar laguntzearen inportantzia da.
Ikusi beharra dago, haurrak desberdintasunez tratatuz, ez diezula momentuko kaltea eragiten bakarrik. Gerora ere, ume horrek beregan duen konfiantza, auto-estima eta baikortasuna erraz galtzeko joera izanen du. Eta ezin da haur baten geroarekin jokatu.

Garbi dago, irakasle baten lana, jende askok uste baina garrantzitsuagoa dela. Umeak bide askotatik eraman daitezke, eta bide guztiak ez dira zuzenak izaten.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Diozuna interesgarria da. Nik hala ere, ñabarduretan sartu nahi nuke, horiek ulertu eta garatzeko motibatuta egon zaitezkeelakoan.
    Zuk diozu Eta dudarik gabe, baten batek, arazo gehiago baldin baditu, laguntza gehiago eskaini behar zaio, eta ez alderantziz. Nik "laguntza" ideia nabarmendu dut zalantzazkoa iruditzen zaidalako. Agian, egon liteke gehiegizko laguntzarik ere, egon liteke ikaslerik maila afektiboan behar duelako laguntasuna nahi izango duena eta ez duena hobetuko... "laguntzea" irakaslearen helburua izan badaiteke ere, barneko hausnarketa bat eskatzen du. Zuk egoki esan zenuen "ikaslea bideratu" behar duela irakasleak; hala bada, batzuetan irakasleak hausnarketa sakonen bidez ikus dezake erantzuna ez dela "laguntzea" beste barik, behintzat.



    ErantzunEzabatu