2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

AURKEZPENA:

    Gu 'Pote galduak' gara eta lau gaztek osatzen dugu talde hau: Iñigo Manterola, Jon Murua, Ion Ollo eta Argia Santamaria.

    Blog honen lehenengo argitarapena egiteko, guk hautatutako bideo, irudi eta web-horria amankomunean jarri ditugu eta gustukoen ditugunak aukeratu ditugu. Ea gustuko dituzuen zuek ere.

BIDEOA:  PADEIA, HEZKUNTZA DESBERDIN BAT

    Padeia Badajozen dagoen hezkuntza eredu desberdin bat da. Hezkuntza eredu hau askatasunean oinarrituta dago. Eskola honen bereizgarria, gure ustez, pertsonan soilik zentratzen direla izan daiteke. Hezkuntzaren helburu nagusia hainbat balore lantzean datza; pertsonen autonomia (erabakiak hartzeko, norbere identitatea sortzeko), askatasuna, berdintasuna...

   Gainontzeko hezkuntza ereduetan alde kognitiboa gehiago lantzen da, hemen berriz, baloreak eta gizatasuna lantzen dira.

   Eskolako erabaki guztiak asanblada bidez erabakitzen dira eta pertsona oroen ahotsa aintzat hartzen da. Eskola bera, irakasleak, ikasleak eta gurasoek osatzen dute.




IRUDIA: TXARTEL GORRIA

  Irudi honek harrituta utzi gintuen ikusi genuenean. Kanaria Handian hartutako argazkia da. Futbol partidu batean entrenatzailea eta epailea elkarrekin eztabaidan hasi ziren Marcos deituriko 5 urteko mutiko bat euren artean jarri zen arte. Batzuetan ez gara ohartzen txikienengandik asko dugula ikasteke oraindik.













 

WEBGUNEA: TXAKURRAK HEZKUNTZAN

  Proposatzen dugun webgunean, txakurrek gure gizartean arazoak duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeela azaltzen du. Baina atal batek harritu gaitu batez ere, aurren eta txakurren arteko harremanak hain zuzen ere.

  Artikulo honek dioen arabera, txakurrak, irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzten umeei laguntzeko gai dira, giro aproposa sortzen baitute umea eroso senti dadin. Gainera, irakurketa alde batera utzita, beste arlo askotan ere lagundu dezakete; motibazioan, konfiantzan eta baita higienean ere. Beraz frogatuta dago, animali hiletsu hauek, konpainia eta maitasuna emazteaz gain, gai direla pertsonei beste gauza askotan laguntzeko.

  Blog hau puplizitatean, animalien inguruan eta hezkuntzaren munduan ikasitako neska batek egin du.

  http://educacionanimal.wordpress.com/


POWER-POINT: HEZKUNTZA BEREZIA

  Pertsona guztiok bizitzan helburu berbera dugu, zoriontsu bizitzea. Nahiz eta oztopo larriak izan bidean gure helmuga bakarra da.

  Aurkezpen honek azaltzen digu nola arazoak dituzten ume zein helduei lagundu egin behar zaien beraien ametsak sortzeko eta betetzeko. Euren gaixotasuna ez dadila izan oztopo beraien bizitza guztiz gozatzeko. Saia gaitezen beraietaz gozatzen eta ez beraien gaixotasunarekin sufritzen, bizitza laburra baita negar batean pasatzeko.

https://docs.google.com/file/d/0B3CTPOrqxV2TTl9UZTM1R2tqdkk/edit





1 iruzkin:

  1. Oraingo honetan zuek mezu bakar batean batu dituzue lau mezutan egin behar zenuketena. Berez, elkarrekiko loturarik ez daukatenez, zentzu handiago hartuko lukete bakoitzak bere aldetik eta bakoitzaren erantzuna ere beretik. Orduan nire erantzunok banan banan.
    Orokorra
    Titulua falta du.
    Atal bakoitzarekin mezu bat egin behar zenez, bakoitzak izenpetu behar zukeen berak egindakoa. Oraingoan ez daukat argi nori nabilkion berbetan.

    -------------
    Aurkezpena
    Ok
    -------------
    Paideia eskola.
    Interesgarria da, bai, bideoa eta esaten dituzunak ere neurri batean. Zuk zeure burua zelan kokatzen duzun pentsatzea eta erakustea are interesgarriagoa litzateke.
    Paideiaren gainean, bestela, beste ikuspegi batzuk interesgarriak lirateke, nik uste.
    Waldorf eskolak (EHn badira bat edo batzuk) Bizkaian Maume-ra ekarri behar ei dute. Hortik hizkuntza planteamenduak aldatuta, Garain badabil Durangoko talde interesgari bat.
    Interesgarri egin ahal zaizu, agian, Francesco Tonucci-ri ere entzutea. Pedagogiatik abiatuta, besteak beste, planteatzen du eragin politikoa nola bideratu umeengandik.
    ------------------
    Txartel gorria
    Deigarri eta ona. Umearen gurasoak harro egon litezke harrotu barik.
    Interesgarria litzateke zu ere hor kokatzea; noiz zuri holakorik gertatu zaizun edo ikusi duzun, esate baterako.
    ------------------
    Txakurrak Hezkuntzan
    Oharrak teknikoak izango dira: Esaten dituzunak interesgarriak dira, baina webean ari zarenez, bertako elementuak erabiltzea eskergarria litzateke. Printzipioz, gainera, erakusten duzun moduan erakutsi beharrean, horrela egokiago litzateke: Educación Animal bloga
    --------------------------
    Pobre poin
    Agian, zu irakasle-ikaslea baino, estatu batuetako multinazionaletako langilea izango zara eta, ikastearen aitzakiaz, Bill Gatesen produktuen iragarki subliminalak egiteko plangintza bat izango duzu. Hala bada, barkatu agerian utzi izana.
    Bestela, diapositibei ez diegu esango zuk diotsezun moduan, programa hori, berez, ez delako behar eta Bill Gatesek gu gehiago aberasterik ez duelako behar.
    Bestalde, ariketa honetan bideoa txertatuta dagoen moduan, zuk ere txertatu behar zenituen diapositibak. Amaitzeko, hor utzi duzun esteka ez dabil, baimenak behar direlako. Adibide polit eta interesgarri bat bat beste blog batetik

    ErantzunEzabatu