Irakasgai honetan irakasle baten paperean jarri naiz, hau lantzeko praktikak eginez eta lan batzuk, non gehiago urreratu garen irakasle baten paperera. Bloga ere interesgarria izan da, izan ere nik ez nekien hau erabiltzen eta hau ikasteaz aparte, hezkuntzari lotutako hainbat artikulu,bideo...interesgarri igo ditugu taldekook.
Ikasgai honetan hainbat gauza ezberdin egin ditugu, batetik bideo bat tutore baten azalean jarriz. Asko gustatu zait eta uste dut oso baliagarria izan zaidala irakasleari eginiko elkarrizketa, hori izan da gehien gustatu zaidana, plazer bat izanda nere irakaslerik gogokoenaren esperientzia eta bizipenak entzutea. Gurasoekin harremanak indartzeko egin genuen lana ere, guk aukeratutako gaia, ederra iruditu zait. Uste dut erlazio hauek askotan ez direla onak eta oso garrantzitsua da erlazio hau ongi eramatea.
Talde bezala ere lan ederra egin dugula uste dut, talde ona osatu dugu eta nahiz eta akaso pixkat gehiago egin nezakeen plazer bat izanda beste hiru pertsonekin talde bat osatzea. Gurasoekiko tutoretza izanda uste dut gehien kostatu zaigun lana baina lan ederra izanda, oso konpletoa.
Beraz uste dut ikasgai hau oso baliagarria izango zaigula, eta ikasi duguna ongi gorde beharra daukagu, hemendik urte batzuetara praktikan jarri beharko ditugu eta.
Moduloko lana ere aipatu beharra daukat, oso lan gogorra izan da eta baina testuetako informazio horiekin eta ondo egin dugula uste dut.
2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea
2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea
Irakasle funtzioa: Ikasitakoa
Klase hauetan, praktikan erabili beharreko metodo eta jarrerak ikasi ditut, eta hori da lanbide honen oinarria hain zuzen. Ongi dago historian zehar hezkuntzak izan dituen aldaketak ezagutzea edota hezkuntza metodo horien sortzaileak, baina etorkizunean egin beharko duguna irakasgai honek irakasten digu.
Hainbat gauzei buruz aritu gara irakasgai honetan, eta aitortu beharra daukat gauza batzuk ezertarako balio ez zutela uste nuela. Baina pentsaera hori guztiz aldatu dut, batez ere Aranbizkarra ikastolan praktiketan egon ondoren. Hasiera baten, gizabanako guztiak ez ditugula berdin tratatu behar edo guraso eta irakasleen arteko harremanen garrantziari buruz iritzi bat nuen, eta klasean zuk irakatsitakoari eta lehen aipatu bezala, Aranbizkarran egoteari esker, gauza horien garrantziaz jabetu naiz. Arraza, pentsaera eta portaera ezberdinak dituzten haurrekin ohartzen zara, nahiz eta adin berebera duten, guztiz desberdinak direla. Batzuk beste batzuk baino erreztasun edo zailtasun handiagoak dituzte, eta horri aurre egitea eta egoki egitea ez da lan erraza. Gizarte trebetasunen ezagutzak hori erraztu ahal duela pentsatzen dut, eta gizarte trebetasunak behin eta berriz landu ditugu gure taldean, Pote Galduak taldean.
Aipatzekoa da lan taldearena. Blogaren eta lanen bitartez talde ona osatu dugula iruditzen zait. Ideia paregabea iruditzen zait ikaskideen artean lanak egitearena, askotan ideia onak ditugula uste baitugu eta ideia hori egokia dela lana egiteko, baina beste baten ikuspuntua izateak edo besteen iritziak entzuteak, elikatu egiten gaitu, bai gu, baita lana ere. Elkarren artean asko ikasi dugu eta guk bizitako hezkuntza desberdinak ezagutu, eta hori ere irakasgai honie esker izan da.
Lan desberdinak (irakasleari elkarrizketa, gurasoekin harremanak izateko irakasgaia eta gurasoekin tutoretza) egiteak ere askorako balio izan dit. Azken finean gu irakasleak izateko gaude gradu hau ikasten, eta irakaslearen lanbidearen 'instrumenoak' haurrak dira, eta 'materiala' ondo tratatzen eta ondo zaintzen ikasi behar dugu.

Hau eta hura eginez ikasitakoak:
Irakasgai honetan, irakasle baten bizi errealera hurbildu
naiz. Ariketen bitartez irakasle batek egiazki bizitzen dituen kasu batzuetan
parte hartu dut. Adibide gisan, gure aintzinako irakasle bat
elkarrizketatzearekin batera, bere bizipenetatik nire geroko zailtasun eta
ongizateak zein izan ahal diren ikusi ditut. Lanbide honetan bizi guztian zehar
jardun duen pertsona batek baino hobeki nork esango dit ba zertan datzan
irakaskuntzak?
Honez gain, guk egindako blogera igo beharreko sarrerak
hezkuntzari buruz izan direnez, asko ikasi dut ere bai. Kasu honetan, ez nik
igotako sarrerekin bakarrik, baita ikaskideen ekarpenekin ere.
Bestalde, gure karreran erabilgarri izanen zaigun beste
puntu bat, ikastetxeko irakasle/tutore baten paperean jarri eta gurasoekiko
bilera bat nola antolatu ikasi dugun ariketa izan da. Nahiz eta ikastetxe
batetik bestera, hau desberdina izan, ikuspegi orokor bat eskaini digu. Eta
ikusi dutenez ez da pentsatzen nuen bezain erraza. Izan ere, kontutan hartzeko
xehetasun asko daude tartean.
Lan zehatz hauetatik kanpo, beste hainbat gauza ere ikasi
ditut: ikasketak eguneroko bizitzan eramaten adibidez. Orain arteko nire
ikasketa esperientzia ezberdina izan da. Egia esan, ikasketei inoiz
lehentasunik eman ez diedanez, hasieran pixka bat kosta egin zitzaidan honetara
ohitzera. Hala ere, denbora aurrera joan ahala neurria hartu diot eta eguneroko
lanaren fruituen ondorioz, lanak txukun egitea geroz eta gutxiago kostatzen ari
zaitela iruditzen zait.
2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata
Irakasle Funtzioan ikasitakoak
Irakasle Funtzioa, izenak esaten duen bezala, irakasleak zein betebehar eta funtzio dituen edo irakasleak nolakoa izan behar duen ikasten den modulua da. Irakasgai honetan hezkuntza aztertzen da eta bertako arazoak ezagutu. Irakaskuntzari buruzko erreflexio bat egitera eramaten gaitu, eta baita nolakoak izan behar dugun (irakasle bezala) argi izatera ere. Egia esan, gehientsuen ikasi dudan modulua izan da, edo behintzat erabilgarriena izango zaidan irakasgaia. Uste dut, horrelako modulu batek urte guztian zehar eta karrera guztian zehar iraun beharko lukeela, lauhilabeteko bat beharrean, garrantzia handia baitauka hezkuntzan nola jardun behar dugun jakitea.
Esan bezala, lau hilabete honetan asko ikasi dut gauza anitzei buruz. Ez dut dena azalduko baizik eta nik ongien barneratu dudana edo gehien gustatu zaidana.
Lehenik eta behin, uste dut ikasteko gehien balio izan didana nire txikitako irakasleari egin diodan elkarrizketa izan dela. Azkenean, hain gertuko norbaitek esperientzia bat kontatzean benetan sinisten duzu hortan. Berak esandakoak oso haintzat hartu nituen, eta nolabait esatearren eragin handia izan zuten nigan. Berari esker errespetua, batez ere haurrenganakoa, nolako garrantzitsua den ohartu naiz. Bestalde, esperientzia bera baino maixu hoberik ere ez dagoela ikasi dut, eta nahiz eta karrera bukatutakoan dena jakingo dudala uste izan, oraindik jakiten hasteko egongo naizela. Haurren interesetik abiatzea ere oso garrantzitsua zela kontatu zidan. Baita ere irakasle batek ikasle baten bizitzan nolako garrantzia izan dezakeen, honek niregan izan zuen bezala ikasi dut. Azkenean, irakaslea haurraren biziaren zati bilakatzen da ordu asko direlako elkarrekin, eta harreman afektibo egoki batek asko eragin dezake bien bizitzan.
Tutoretzaren lanaren bidez ere asko ikasi dut, batez ere lana planteatua egon den moduagatik. Azkenean paper batean horrela sartzean eta beste pertsona baten rola betetzean benetan sentitzen duzu pertsona hori zarela eta benetan ikasten da. Bestalde, roll playing-a izaterakoan, inprobisatu egin behar zen, eta hori arazoak konpontzen ikasteko baliabide oso ona iruditzen zait. Izan daiteke egunen batean antzeztutako egoera hori errealitatea bera izatea, beraz, simulazio hauen bitartez sano eta salbu nola irten ikasi dugu. Bestalde, zer hobetu behar dugun ere jakin dugu.
Irakasle bat nolakoa izan behar den ere, behin baino gehiagotan landu den gaia izan da eta honekin ere biziki ikasten da, azkenean hausnarketa sakon bat eskatzen duelako,eta zuk autua egin behar duzulako etorkizunean nolakoa izango zarenari buruz. Azkenean aukera eta iritzi oso barnekoak direnez, barneratu egiten da pentsatutako eta adostutako oro.
Gurasoekin nola harremandu behar den gaian ere, gustora aritu naiz, izan ere hezkuntzako behar potente bat dela deritzot. Hala ere, lan honetan ez dut nahiko nukeen beste ikasi, ez baikenekien oso ondo nola enfokatu gaia eta ere arazo hau benetan nola konpon daitekeen. Gure konponbidea hain txarra ez den arren, beste nolabaiteko konponbideren bat egon behar dela ziur nago, eta hori irakasle (edo profeional) batek irakatsita ikastea gustatuko litzaidake.
Mintegien bidez ere zer edo zer ikasi ahal izan dut, baina niri pertsonalki modu horrek ez dit asko balio izan gainontzekoek esaten zutena ikasteko. Izan ere, azalpen denbora oso laburra da eta ezdu barneratzeko astirik ematen. Hala ere, norberak prestatzen duen gaia sakonki aztertzen da eta hortaz bai asko ikasten da.
Hau guztiaz gain, maila orokorragoan, honelako hauek ikasi ditut: Benetan talde lan batean aritzea zer den (jendea aktiboki entzuten jakin, beraien iritziak errespetatu, adostasunak negoziatu, besteen iritziakematen duten aberastasuna...), teknologia berriak erabiltzen ikasi, kontzeptu mapak egiten ikasi, ebaluazio on batek duen garrantzia, taldekideak objektibitatez ebaluatzen, irakaskuntzan zein politika jarraituko dudan, irakaskuntzak zer nolako garrantzia duen gizartean (hausnarketa)...

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea
Ametsak ez dira beti betetzen...
http://www.youtube.com/watch?v=ddABW88ytRY
Telebista frantseseko berri honetan, Claire izeneko neska paristar baten kasua aipatzen dute. Interesgarria iruditu zaidanez honetaz hitz egitea erabaki dut:
Claire-ek bere ikasketak bukatutakoan, irakaskuntzan urte bat jardun eta guztiz gaindituta, lanbide hau uzteko erabakia hartzen du. Klasea nola eramangarri egin erakusten zuten zortzi hilabeteko praktika batzuk egin arren, bere lehen egunean, ikasle bat berarekin haserretu eta mahai bat paretaren aurka bota zuela esaten digu. Neska honek Frantsesa baizik ez zuen irakatsi nahi eta ez, ikasleekiko gerra batean sartu. Bost aste honelako egoeren aurrean pasa ondoren, gorputzean beldur handia sartuta zeukan. Egunero, eskolara joateko metroa hartzen zuenean, zer pasatuko zen galdetzen zion bere buruari. Honela jarraitu ezin zuenez, uztea erabaki zuen.
Claire-en betidaniko ametsa irakasle izatea zen. Eskola batean lanpostu on bat lortu arren, bere ilusio guztiak zapuztu ziren. Esaten duenez, ez da inoiz gehiago klase batean sartuko, pasatutako egoerak bere mugak gainditu zituen.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata
Guraso eta irakasleen arteko harremanak
Garrantzi objetiboa:
Gehienetan,
guraso eta irakasleen arteko erlazioa gutxitan gertatzen den zerbait da. Noten
boletinak entregatzean, ahurrak portaera txarra izatean edo kalifikazio txarren
ondorioz biltzen dira soilik. Gainera erlazio hoiek ez dira errazak izaten,
ikaslearen arlo batzuk ez baitituzte ezagutzen. ez batzuk, ez besteak.
Gurasoek, beraien umea gustiz ezagutzen dutela uste dute, baina errealitatean,
etxean ikusten duten jarrera besterik ez dute ezagutzen; irakasleek ostera,
kalean eta lagun artean nolako jokabidea duten ikusten dute. Beraz, beraien
arteko elkarlana beharrezkoa da ikaslearen gehiengo ezagutza izateko, eta
horrekin, bere jarrera ulertzea eta bere arazoak zeintzuk diren ezagutzea
errazago izango litzake, bai gurasoentzat, baita irakasleentzat ere.
Gurasoekiko
harremanak nolakoak izan behar diren eta nola bideratu behar diren garrantzi
handia dute. Batzarrak ez dira soilik haurra txarto portatu delako edo nota
txarrak ateratzen dituelako egin behar. Egokia izango litzateke maizago batzea,
eta bertan irakasleak klasean ikusten duena azaltzea eta gurasoek ere beraien
ikuspegia ematea. Askotan, klaseko errendimenduak, etxean gertatzen denarekin
harreman estua du, eta nor egokiago gurasoak baino zer gertatzen den azaltzeko?
Baina hau
guztia, ez da erraza izaten guraso askorekin. Beraz, garrantzitsua da erlazio
hauek nola eraman behar diren jakitea, azken finean garrantzitsuena ahurra
baita, eta bere etorkizuna irakasle eta gurasoen eskuetan dago.
Hezkuntzan duen eragina:
Ikasleengan:
Azken finean,
helburu nagusia umeen hezkuntza bide onetik eramatea denez , irakasle izateko
derrigorrezko formakuntzan, atal hau agertzearekin batera onurak etorriko
dira. Haien karreran zehar, eztabaidatu
beharko duten ikasleen gurasoekin, nola jokatu behar den jakitea funtsezkoa da.
Gainera, haurren hezkuntza egokia jokoan dagoen bitartean, garrantzi gehiago
izanen du. Begi bistan dagoen arazo posible baten aurrean, geroan irakasle
izanen diren ikasle hauei, psikologia klase batzuen bidez, egoera hauek
sakontzeko aukera eman behar zaie:
- · Gurasoek haien seme-alabengan dituzten sentimenduak identifikatu eta ulertzea.
- · Guraso mota ezberdinetara moldatzea.
- · Gurasoen ikuspuntua kontutan hartu eta haiek guri entzunarazten ikastea.
- · Egin beharreko bilkurak aldez aurretik prestatzea. Hitz egin beharreko puntu guztiak, argi eta garbi eduki, eta segurtasunez, iritzia transmititzen jakitea.
- · Jende ezezagunaren aurrean hitz egiteko gaitasuna.
- · Kasu berezietan (haurraren autismo edo dislexia kasuetan adibidez), beste umeekiko klaseekin alderatuz, desberdin jokatuko dela adierazten jakitea.
Irakasleengan:
Irakasleekin hitz
egiterakoan behin eta berriz aipatutako gaia, gurasoekiko harremanak dira.
Askotan zailak izan ohi direnak. Azken finean, haurra hezteko modu bat, guraso
eta irakasle arteko harremanak dira. Garbi dago, ume batek ikusten badu, bere gurasoek,
etxean ongi hitz egiten dutela bere irakasleaz, biharamunean eskolara joatean ,
hurbiltasun handiagoa.
sentituko duela
irakasle horrengan. Izan ere, ikusiko du, etxean errespetatua dela. Nahiz eta irakasle
batek pedagogikoki oso ondo hezi haurrak, arazo konkretu baten aurrean
gurasoekin tratatu beharra izango du. Eta hemen bai, arazoak larritu ahal
direla. Egoera hauek eramaten irakatsi behar zaizkie irakasleei. Gainera, gurasoek
sortzen duten kultura familiarraren arabera, umearen garapena sortuko da.
Irakasleak honen jakinaren gaienean egon behar dira. Haurrak ikusiz ikasten du.
Eta eredu direnak imitatuz. Eta haur baten hezkuntzan 2 eredu nagusi daude
familia eta hezitzaileak.
Genero
ikuspegia:
Guraso-irakasle harremanean ere, ia gauza denetan bezala
generoak ere garrantzia daukala esan dezakegu eta gizon eta emakumeek beraien
ezaugarri propioekin harreman honetan ere lagun dezaketela garbia dago.
Emakumeari dagokionez esan dezakegu, askotan dela, nik bizitako esperientzian
behintzat, pisu gehiago daramana ikasketa kontuetan, naiz eta kasu guztietan
ala ez izan. Irakasle-guraso harremanean komunikazio trebetasun handiagoa
dutelako izango da agian. Gizonek berriz, bigarren paper bat betetzen dutela
esan dezakegu, nahiz eta umeari behar dena esan, akaso ez dute emakumeak izan
dezaketen pisua honetan, nahiz eta askotan gizonek autoritate puntu bat gehiago
eduki.
Hala ere, etxea batzuetan edo besteetan dena ezberdina
izan, ez dago hobeagorik edo okerragorik irakasle- guraso harremanean, denek
dute zer eman. Bestalde, lehen esan
bezala, kasu denetan, egon baitaiteke gizon bat emakumeak dituen ezaugarriak
ondo menperatzen dituena eta baita kontrakoa ere.
Beraz, biek dute zer eman eta genero tratamenduari
dagokionez, biak berdintsu tratatuak direla esan dezakegu gauza hauetarako.
Informazioa:
2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea
Irakasleen elkarrizketa (talde sarrera)
Behin denok ikasitakoa amankomunean jarrita eta hainbat ikuspuntu eztabaidatu ondoren, honako ondorio hauetara iritsi gara;
- Irakasle denek izan dituzte zailtasunak beraien lanean hasi direnean. Gerora berriz, praktikaren bitartez beraien lana askoz errazagoa bilakatu da eta gusturuago lan egiten dute.
- Haurrenganako harremenak, konfiantzazkoak izan behar dira. Batzuetan nahiz eta zorrotzak izan, gerora beraiek bilakatzen dira irakaslerik onena. Exigentzia maila bat behar beharrezkoa da irakasle ona izateko.
- Irakaslea beti saiatu behar da haurrak ezagutzen eta gero, beraien nahien arabera eta hortik abiatuta irakasgaiak ahalik eta erakargarrienak egiten saiatu behar da.
- Gurasoekiko harremanak errazak ez diren arren, beti saiatu beharko da hauekin elkarlanean aritzen, gurasoak ere, bai hezkuntzan bai haurren bizitzan, berebiziko garrantzia baitute. Gianera, batzuetan hainbat helburu burutzeko beraien laguntza eta elkarlana izugarrizkoa izaten da, eta denen artean azken batean lanaren emaitza borobilagoa izaten da.
- Norbere bizitza pertsonala ere ondo kudeatzen jakin behar da; arazo pertsonalak eskolaz kanpo utzi behar dira ezin baita utzi honek haurrengan eragina izan dezan.
- Irakasleak baita ere jakin behar du bere lankideekin lan egiten, beraiekiko harremena ona baldin bada laguntza handia jasotzen da eta lanen emaitzak hobeak izaten dira. Honetarako norbanako bakoitzak laguntza eskatzeko gaitasuna ere izan behar du, aholkuak eta iritziak inoiz ezbaitira gehiegizkoak.
- Irakasleak benetan sinisten duenari kaso egin behar diola legen garrantzia pixka bat ahaztuz
2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena
Lidiarekin elkarrizketan
Lehen hezkuntzan eta DBHko lehenengo bi urteetan izan nuen musikako irakaslea da Lidia. Nahiz eta urtetan ikastetxea zapaldu gabe egon naizen, askotan berarekin izateko aukera izan dut, zornotzarra baita. Beraz, ez dut arazo askorik izan berarekin harremanetan jartzeko eta elkarrizketa egiteko. Gainera, pertsona oso jatorra da, 50 urte ditu, eta beraren klase prestaeragatik eta guk bere aldetik jasotzen genuen trataeragatik aukeratu dut irakasle hau, dudik gabe bera izan baita izan dudan irakaslerik onena.
Zelaieta zentroan egin nion elkarrizketa. Bertan liburutegia eta lan egiteko gelak egoten dira, eta horrelako gela batean hitz egin genuen. Denetarik galdetu nion, bere bizitza pertsonaleko gauzak ere jakiten sahiatu nintzen. Baina gehien bat, urteak baitaramatza irakasle moduan, bere urte hauetan egindako lanari buruz eta hezkuntzaren aldaketei buruz galdetu nion. Erantzunak denetarikoak ziren. Gauza batzuekin ados agertu zen, baina beste gai batzuk gogorki kritikatu zituen.
Elkarrizketa atsegina izan zen. Biok jesarrita geunden, grabadora mahai gainean, jateko zerbait ere bagenuen, eta hizketan hasi ginen. Egun hartatik aurrera ere kaletik gurutzatu izan gara, eta broman bat egiten edota ni zirikatzen sahiatu da, hori bai, beti zentsu onean.
Bukatzeko esan nahiko nuke oso gustura egin diodala elkarrizketa, eta nahiz eta ia astebururo ikusten dudan pertsona izan, berareki jesartzea eta berba egitea plazer bat izan da.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea
Mari Kruz-i elkarrizketa
Mila arrazoi aipatu ahalko nituzte zergatik aukeratu dudan Mari Kruz lan hau egiteko eta ez beste irakasle bat. Mari Kruz andereinoa praktikoki lehen hezkuntza osoan izan dudan irakaslea da. Zalantzarik gabe inoiz izan dudan irakaslerik zorrotzena izan da, baina baita ere mila balore on transmititu dizkidan irakaslea. Ziur nago egun naizeraren zatitxo bat berari esker dela.
Elkarrizketa guzti honek akademikoki aportatu didana, honela sailkatuko nuke;
Mari Kruz 30 urte baino gehiagoz egon da Berriatuko (nire herria) eskola publikoan lanez. Orain hiru urte jubilatu zen, beraz esan daiteke hezkuntzan esperientzia handia duela.
Lehen ohartzen ez nintzen arren, emakume honek euskara eta nire herritxoaren alde egin duen guztia ikusi dut galdeketan. Benetan izugarrizko lana egin zuten bere garaian irakasleek eta bere hitzetan gurasoek gure hizkuntza eredu ofiziala izan zedin. Hori ez da egun batetik bestera egin, eta imajinatzen dut zer nolako lan gogorra egin zuten. Herri txikietan batez ere oso garrantzitsua izan da borroka hori. Ni neu euskararen maitale kontsideratzen naizen heninean gauza hauek barrena ukitzen didate eta gogoratzen dut bera galderak erantzuten ari zen heinean, niri oilo larrua jartzen zitzaidala.
Bestalde hunkigarria da txikitan zuk nola ikusten zenuen irakasle hori eta egun nola uler dezakezunaren sentsasio hori, aldaketa hori.
Orain ulertu dut zergatik maite nuen nik irakasle hau maite nuen bezala; bere hitzetan hezkuntzan tokian tokiko eta uneko beharrak ase behar dira. Ez du axola legeek eta paperek zer dioten. Egoerari dagokionez beharrak astertu behar dira eta hauek asetzen saiatu; bai herriarenak, bai familienak.... eta Euskal Herrian esaterako euskeraren erabiltze eta normalkuntzaren izugarrizko beharra zegoen. Beraien lanari esker ondo ase dena.
Bestalde, berak haurrenganako duen errespetuak egin du bera nire afektuaren jabe izatea. Berak haurrak pertsona gisa ulertzen ditu, eta are garrantzitsuagoa, errespetatzen ditu. Oso kosziente da haurrak pertsonak direla, pentsatu egiten dutela, sentitu... eta lehendabizi haur hori ezagutu behar dela errespetuaren bidetik. Behin ezagututakoan maitatzen saiatu eta berari irakasten saiatu. Haurrak ez direlako inozoak, ez tontuak, ezta ere gu izorratzen saiatzen diren inor... haurrek soilik ez dakite, eta gure lana bidea irakastea da. Bere gizatasun honek azkenean sortzen dit bereganako adeitasuna eta maitasun hori.
Gainera, oso berezia da, pertsona batek zure txikitako pasarteak kontatzen dizkizunean eta zutaz pentsatzen zuena esaten dizunean, azken finean, nire ustez haurtzaroa bizitza osoa markatuko dizun garaia baita. Baita ere, gerora mila gauza ahazten ditugu haurtzarokoak eta horietako gauza batzuk berreskuratzea bezain sentsasio ederrak gutxi daude!
Hau dena gutxi balitz, irakasle hau orain arte nire bizitzan bizi izan dudan unerik garratzenetarikoan nire ondoan egon zen, nire amaren heriotzean, eta bere maitasunaz asko oroitzen naiz, indar asko jaso bainuen bere aldetik.
Honenbestez, oso eskertua sentitzen naiz lan honen aitzakiaz berriro ere berarengana hurbiltzeko aukera izan dudalako, bera beste ikuspuntu batetik ezagutzeko.
Elkarrizketa guzti honek akademikoki aportatu didana, honela sailkatuko nuke;
Kulturalak:
·
Euskal Herrian dagoen hezkuntza
eredua lortzeko, Euskal Herrian eta euskaran sinesten zuten jende askok benetan
lan gogor eta on bat egin zuen hezkuntza euskalduntzeko.
·
Gu euskal herrian bizi garela eta
gure hizkuntzaren alde gogor borrokatu behar dugula, orain arte egin den lana
izugarria izan baita eta guk ezin dugu nagikeria hutsagatik hori pikutara
joaten utzi.
Irakaslearen funtzioa:
·
Garrantzitsua ez dela curriculuma behatzea, tokian tokiko premiak zein ikasle
eta familien asetzea baizik
·
Haurrak ni bezalakoak direla.
Pertsonak. Ez ditudala beraien ekintzen ondoriak aztertu behar, baizik eta
beraien pentsamendua, sentimenduen… zergatia ulertzen saiatu.
·
Irakasle on bat ez dela zatiketak
egiten irakasten dizuna, pertsona bezala zaindu eta batzuetan maitatzen
zaituena baizik.
·
Errespetua askotan ahaztuta usten
dugun ezaugarri bat dela, eta ziurrenik bera dela bide ororen hasiera puntua.
Hezkuntzaren inguruan:
·
Irakaskuntza bizi egin behar
dugula eta justua iruditzen zaigunaren alde gogor borrokatu horrek batzuetan
arau juridikoak ez betetzera eramaten bagaitu ere.
·
Irakaskuntza lanbide bizi bat
dela: etengabe aldatzen doala eta gu, bizi dugunok, bide zuzenetik joan dadin gogor
ekin behar dugula
·
Gurasoek ere hezkuntzan paper oso
garrantzitsua betetzen dutela.
·
Irakasleak urteekin hobeak direla
esperientziaren eraginez.
Irakasleari elkarrizketa
4, 5 eta 6. mailan gorputz hezkuntza eman zidan irakasleari egitea elkarrizketa erabaki nuen, batez ere berarekin pasatako urte ahaztezinengatik eta geuk, ikasleok, jasotako tratuagatik ere. Irakaslearen izena Ana da, lehen esan bezala gorputz hezkuntza ematen du maila horietan eta berarekin klasea ematen duten ikasle guztiek, gauza onak baino ez dituzten esaten berataz.
Ederra izanda berriz ere atzera egitea ikasketei dagokienez, berriz ere hainbat oroitzapen gogora ekartzea bera bezalako irakasle baten alboan. Esperientzia paregabea izan da. Bera ere gustura ikusi dut garai hartan bizi genituen oroitzapenak gogoratuz, baina argien ikusi dudana da, berarekiko daukan segurtasuna eta ikasleei emandako tratua. Oso irakasle ona dela esan dezaket, akaso eduki dudan onena, ez soilik gorputz hezkuntza gustatze zaidalako, bere tratua eta erakusteko eragatik.
Oso gustura egon nitzen, arretaz noski, hemendik urte batzuetara berak orain egiten duena nik egin dezaket eta. Adi adi entzuten nion dena, bere esperientziatik zerbait ikasi nahian edo.
Zerbait esatekotan amaitzeko, esperientzia ederra izan dela izango nuke, berriz ere atzera bueltatuz, dena oroituz.

2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata
Beronikarekin kalakan:
Lan hau egin behar nuela jakin nuenean, ez nekien nondik hasi, izan ere, nire bizitzan zehar ikastetxe eta irakasle desberdin asko izan ditut. Azkenean, nire txikitako irakasle batengana joatea erabaki nuen, Senpereko ikastolako Beronika irakaslea, hain zuzen ere. Hiru urtetatik hamar urteak arte berarekin egon nintzen eta oroitzapen oso onak gordetzen ditut.
Elkarrizketa egin
aurretik, berarekin kontaktatu eta hitz egin nahi nuenez, ostiral batez
ikastolara joan nintzen. Ailegatu eta inork ez ninduen ezagutu, alta, bai
Beronika, bai Argitxu baita Maialen ere, nire txikitako hiru irakasleak, han
zeuden. Aurkeztu nintzenean, harrituta gelditu ziren, 13 urte pasatuak ziren eta! Hala ere, lauen
partetik poztasun handia sentitu eta hizketan hasi ginen. Lana zeri buruz
izanen zen aipatu nion Beronikari eta hurrengo asterako gelditu ginen.
Ondoko ostiralean,
gogotsu itzuli nintzen Senperera. Beronikak ere astean zehar galderetan
pentsatu eta papertxo batean elkarrizketaren nondik norakoa idatzia zeukan.
Etxeko lanak eginda! Grabatzen hasi
aurretik, nire eta bere bizitzaz ordu pare batez hitz egiten egon ginen konfidantza
osoz, aspaldiko bi lagunen gisan. Bien partetik nabaria zen iraganean izandako
harreman estua, eta egia erran, oso gustura egon ginen. Oso irakasle hurbila
izan nuenez, aberasgarria izan zen bere gauza askori buruzko iritzia entzutea.
Aipatu zizkidan
gauza guztietatik, hauek azpimarratuko ditut:
- Nire oroitzapen dezente zituen eta anekdota pare bat ere bururatu zitzaizkion.
- Arazorik handienak ez zaizkio irakaskuntza pedagogikoan sortu, baizik eta haurrekin izandako eguneroko elkarbizitzan edota gurasoekin sortzen diren gatazketan.
- Haurrei zure buruarekiko duzun segurtasuna transmititzea oso garrantzitsua da. Are gehiago, arazo baten aurrean modu onean erreakzionatu eta momentuan hartutako erabakiak kontrolatzea funtsezkoa da.
- Maila bakoitzean, haur gutxi dagoenez, ikasgelak hiru urte desberdinetako ikaslez osatuta daude. Hau altxor bat dela azpimarratzen du. Dena den, gela hauek kudeatzeko irakasleak prestakuntza handiagoa behar du.
- Euskararen aldetik, adibidez, arazo gehiago ikusten ditu Beronikak. Bere hitzetan, ni han egon nintzenetik, maila nabarmenki jaitsi da eta, gainera, jolastorduetan ere haurrek frantsesez hitz egiteko joera dute. Honek, kezka handiak sortzen dizkio.
Ondorio gisa,
nire ustez, irakasle batek urte asko jardun behar ditu irakaskuntzan arazoei
segurtasunez aurre egiteko. Umeek egunero ikasteko aukera ematen digute, honela,
trabak gainditu eta aurrera pausoak emateko.
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
2013(e)ko urriaren 13(a), igandea
Bizi toki eskola
“Bizi Toki ez da eskola alternatibo bat, eskolari alternatiba bat
baizik"
Duela hiru urte hasi ziren Ipar Euskal
Herriko hamar bat guraso Bizi Toki proiektua antolatzen, haurrei heziketa
modu desberdin bat eskaintzeko asmoz. Euskaran murgilduta, haurren autonomía, naturarekiko
oreka, giza harremanak eta ikasketa pedagogikoak dira oinarri nagusiak. Beti ere, haurraren askatasunari toki handia utziz.
Auzolanari esker, Behauzen (Baxe
Nafarroa), menditxo baten gainean dagoen baserri bat konpondu zuten. Gaur egun Lapurdi eta Baxe
Nafarrotik doazen hamabi ikasle daude.
Irakaskuntza eguneroko bizitzaren eta jardueren bitartez segurtatua da: tintaketa, musika, margolaritza, gorputz-heziketa, irteerak, zurgintza, baratzezaintza, kanpoko lanak…
Guraso hauen beldur bakarra, Frantziako hezkuntza ofizialaren jarreran dago. Eskola mota hau ez dago legeztatuta, eta auzitegi batean ez zuten deus egiterik izango.
Hemen uzten dizkizuet interesatuoi, pare bat orrialde:
-
Alde batetik, Gorka Torre Seaskako irakasle eta Bizi Tokiko guraso-sortzaileetako baten elkarrizketarekin.
- Bestaldetik, web orrialdearekin.
http://euskalirratiak.info/bizitoki-eskola-alternatiboa-gorka-torre.HTML
http://www.bizitoki.org/
2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala
Aste hontan onartu den LOMCE legearen 10 aldaketa nagusiak
Denok dakigun bezala, aste hontan onartu da hainbat kritika jaso situen LOMCE legea. Honek aldaketa nabariak ekarri dizkio hezkuntzari, baina hamar nagusienak hauexek izango dira:
1. Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez
Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.
Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.
2. Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa
Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).
Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu, Jaurlaritzak eta euskal hezkuntza komunitateak salatu dutenez.
Paradoxa bada ere, erreforma ezartzeko finantziazioa erkidegoen esku egongo da, hein handi batean. Izan ere, Espainiako Gobernuak araua ezartzeko behar den dirua ordainduko du, baina erkidegoek bere gain hartu beharko dute araua finkatzeko kostua.
3. Erlijio katolikoa, indartuta
Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen.
Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.
4. Errebalidak eta azterketak, noiznahi
Selektibitatea desagertu egingo da.
Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.
Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.
5. Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa
Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute. Ikasle "txar eta onen artean" bereizte horrek haserrea piztu du hezkuntza komunitatearen baitan, eskola porrotari zorrotz jardunez egin nahi diotelako aurre, euren esanetan.
Eskola "onenen" zerrendak egitea ere egongo da. Orain arte, eskolen arteko lehia saihesteko, debekatuta zeuden zerrendok.
6. Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa
Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.
LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.
7. Zuzendarien papera
Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria.
Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko.
8. Funtzionarioen lan-baldintzak
Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.
Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.
9. Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma
Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu, ezta adostu ere.
10. Itunpeko zentroak
Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin.
Administrazioak, halaber, "gizarte eskaria" kontuan hartu beharko du plazak banatzeko orduan; hau da, gurasoek zentro publikoa barik, itunpekoa nahiago dutenean
jeje, umore pixka bat
Oraingo honek ez du hezkuntzarekin lotura berezirik, baina ongi dago barre pixka bat egiteko.
Bideo honen bitartez, ohar gaitezke batzuetan hezkuntza zein garrantzitsua den. Hain goiz ikasten den irakasgai sinple batek bizitzan bertan ere balio diezaguke!!! :)
Hona bada ezpada bideoaren linka:
http://vimeo.com/68729699

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)