Lehen hezkuntzan eta DBHko lehenengo bi urteetan izan nuen musikako irakaslea da Lidia. Nahiz eta urtetan ikastetxea zapaldu gabe egon naizen, askotan berarekin izateko aukera izan dut, zornotzarra baita. Beraz, ez dut arazo askorik izan berarekin harremanetan jartzeko eta elkarrizketa egiteko. Gainera, pertsona oso jatorra da, 50 urte ditu, eta beraren klase prestaeragatik eta guk bere aldetik jasotzen genuen trataeragatik aukeratu dut irakasle hau, dudik gabe bera izan baita izan dudan irakaslerik onena.
Zelaieta zentroan egin nion elkarrizketa. Bertan liburutegia eta lan egiteko gelak egoten dira, eta horrelako gela batean hitz egin genuen. Denetarik galdetu nion, bere bizitza pertsonaleko gauzak ere jakiten sahiatu nintzen. Baina gehien bat, urteak baitaramatza irakasle moduan, bere urte hauetan egindako lanari buruz eta hezkuntzaren aldaketei buruz galdetu nion. Erantzunak denetarikoak ziren. Gauza batzuekin ados agertu zen, baina beste gai batzuk gogorki kritikatu zituen.
Elkarrizketa atsegina izan zen. Biok jesarrita geunden, grabadora mahai gainean, jateko zerbait ere bagenuen, eta hizketan hasi ginen. Egun hartatik aurrera ere kaletik gurutzatu izan gara, eta broman bat egiten edota ni zirikatzen sahiatu da, hori bai, beti zentsu onean.
Bukatzeko esan nahiko nuke oso gustura egin diodala elkarrizketa, eta nahiz eta ia astebururo ikusten dudan pertsona izan, berareki jesartzea eta berba egitea plazer bat izan da.
Zorte onekoa Lidia.
ErantzunEzabatu