Garrantzi objetiboa:
Gehienetan,
guraso eta irakasleen arteko erlazioa gutxitan gertatzen den zerbait da. Noten
boletinak entregatzean, ahurrak portaera txarra izatean edo kalifikazio txarren
ondorioz biltzen dira soilik. Gainera erlazio hoiek ez dira errazak izaten,
ikaslearen arlo batzuk ez baitituzte ezagutzen. ez batzuk, ez besteak.
Gurasoek, beraien umea gustiz ezagutzen dutela uste dute, baina errealitatean,
etxean ikusten duten jarrera besterik ez dute ezagutzen; irakasleek ostera,
kalean eta lagun artean nolako jokabidea duten ikusten dute. Beraz, beraien
arteko elkarlana beharrezkoa da ikaslearen gehiengo ezagutza izateko, eta
horrekin, bere jarrera ulertzea eta bere arazoak zeintzuk diren ezagutzea
errazago izango litzake, bai gurasoentzat, baita irakasleentzat ere.
Gurasoekiko
harremanak nolakoak izan behar diren eta nola bideratu behar diren garrantzi
handia dute. Batzarrak ez dira soilik haurra txarto portatu delako edo nota
txarrak ateratzen dituelako egin behar. Egokia izango litzateke maizago batzea,
eta bertan irakasleak klasean ikusten duena azaltzea eta gurasoek ere beraien
ikuspegia ematea. Askotan, klaseko errendimenduak, etxean gertatzen denarekin
harreman estua du, eta nor egokiago gurasoak baino zer gertatzen den azaltzeko?
Baina hau
guztia, ez da erraza izaten guraso askorekin. Beraz, garrantzitsua da erlazio
hauek nola eraman behar diren jakitea, azken finean garrantzitsuena ahurra
baita, eta bere etorkizuna irakasle eta gurasoen eskuetan dago.
Hezkuntzan duen eragina:
Ikasleengan:
Azken finean,
helburu nagusia umeen hezkuntza bide onetik eramatea denez , irakasle izateko
derrigorrezko formakuntzan, atal hau agertzearekin batera onurak etorriko
dira. Haien karreran zehar, eztabaidatu
beharko duten ikasleen gurasoekin, nola jokatu behar den jakitea funtsezkoa da.
Gainera, haurren hezkuntza egokia jokoan dagoen bitartean, garrantzi gehiago
izanen du. Begi bistan dagoen arazo posible baten aurrean, geroan irakasle
izanen diren ikasle hauei, psikologia klase batzuen bidez, egoera hauek
sakontzeko aukera eman behar zaie:
- · Gurasoek haien seme-alabengan dituzten sentimenduak identifikatu eta ulertzea.
- · Guraso mota ezberdinetara moldatzea.
- · Gurasoen ikuspuntua kontutan hartu eta haiek guri entzunarazten ikastea.
- · Egin beharreko bilkurak aldez aurretik prestatzea. Hitz egin beharreko puntu guztiak, argi eta garbi eduki, eta segurtasunez, iritzia transmititzen jakitea.
- · Jende ezezagunaren aurrean hitz egiteko gaitasuna.
- · Kasu berezietan (haurraren autismo edo dislexia kasuetan adibidez), beste umeekiko klaseekin alderatuz, desberdin jokatuko dela adierazten jakitea.
Irakasleengan:
Irakasleekin hitz
egiterakoan behin eta berriz aipatutako gaia, gurasoekiko harremanak dira.
Askotan zailak izan ohi direnak. Azken finean, haurra hezteko modu bat, guraso
eta irakasle arteko harremanak dira. Garbi dago, ume batek ikusten badu, bere gurasoek,
etxean ongi hitz egiten dutela bere irakasleaz, biharamunean eskolara joatean ,
hurbiltasun handiagoa.
sentituko duela
irakasle horrengan. Izan ere, ikusiko du, etxean errespetatua dela. Nahiz eta irakasle
batek pedagogikoki oso ondo hezi haurrak, arazo konkretu baten aurrean
gurasoekin tratatu beharra izango du. Eta hemen bai, arazoak larritu ahal
direla. Egoera hauek eramaten irakatsi behar zaizkie irakasleei. Gainera, gurasoek
sortzen duten kultura familiarraren arabera, umearen garapena sortuko da.
Irakasleak honen jakinaren gaienean egon behar dira. Haurrak ikusiz ikasten du.
Eta eredu direnak imitatuz. Eta haur baten hezkuntzan 2 eredu nagusi daude
familia eta hezitzaileak.
Genero
ikuspegia:
Guraso-irakasle harremanean ere, ia gauza denetan bezala
generoak ere garrantzia daukala esan dezakegu eta gizon eta emakumeek beraien
ezaugarri propioekin harreman honetan ere lagun dezaketela garbia dago.
Emakumeari dagokionez esan dezakegu, askotan dela, nik bizitako esperientzian
behintzat, pisu gehiago daramana ikasketa kontuetan, naiz eta kasu guztietan
ala ez izan. Irakasle-guraso harremanean komunikazio trebetasun handiagoa
dutelako izango da agian. Gizonek berriz, bigarren paper bat betetzen dutela
esan dezakegu, nahiz eta umeari behar dena esan, akaso ez dute emakumeak izan
dezaketen pisua honetan, nahiz eta askotan gizonek autoritate puntu bat gehiago
eduki.
Hala ere, etxea batzuetan edo besteetan dena ezberdina
izan, ez dago hobeagorik edo okerragorik irakasle- guraso harremanean, denek
dute zer eman. Bestalde, lehen esan
bezala, kasu denetan, egon baitaiteke gizon bat emakumeak dituen ezaugarriak
ondo menperatzen dituena eta baita kontrakoa ere.
Beraz, biek dute zer eman eta genero tratamenduari
dagokionez, biak berdintsu tratatuak direla esan dezakegu gauza hauetarako.
Informazioa:
Ikusi dut.
ErantzunEzabatuEsaten dituzuenak interesgarriak dira, ezbairik gabe, baina aurrerapausuak nola egin ditzakezuen zuek ez dago agerian. Ahaleginez, horrek tokia izan behar du zuen idatzietan (eta pentsamenduan, jakina).
Beste nonbaitetik kopiatzen duzuenean, formatua kendu behar diozue; irakurgarritasuenan asko galtzen du zuen blogak hori egiten ez duzenean.
Contenidos.org-ko esteka ez dabil. Argentinako finenetarikoak direla ematen du.