Behin denok ikasitakoa amankomunean jarrita eta hainbat ikuspuntu eztabaidatu ondoren, honako ondorio hauetara iritsi gara;
- Irakasle denek izan dituzte zailtasunak beraien lanean hasi direnean. Gerora berriz, praktikaren bitartez beraien lana askoz errazagoa bilakatu da eta gusturuago lan egiten dute.
- Haurrenganako harremenak, konfiantzazkoak izan behar dira. Batzuetan nahiz eta zorrotzak izan, gerora beraiek bilakatzen dira irakaslerik onena. Exigentzia maila bat behar beharrezkoa da irakasle ona izateko.
- Irakaslea beti saiatu behar da haurrak ezagutzen eta gero, beraien nahien arabera eta hortik abiatuta irakasgaiak ahalik eta erakargarrienak egiten saiatu behar da.
- Gurasoekiko harremanak errazak ez diren arren, beti saiatu beharko da hauekin elkarlanean aritzen, gurasoak ere, bai hezkuntzan bai haurren bizitzan, berebiziko garrantzia baitute. Gianera, batzuetan hainbat helburu burutzeko beraien laguntza eta elkarlana izugarrizkoa izaten da, eta denen artean azken batean lanaren emaitza borobilagoa izaten da.
- Norbere bizitza pertsonala ere ondo kudeatzen jakin behar da; arazo pertsonalak eskolaz kanpo utzi behar dira ezin baita utzi honek haurrengan eragina izan dezan.
- Irakasleak baita ere jakin behar du bere lankideekin lan egiten, beraiekiko harremena ona baldin bada laguntza handia jasotzen da eta lanen emaitzak hobeak izaten dira. Honetarako norbanako bakoitzak laguntza eskatzeko gaitasuna ere izan behar du, aholkuak eta iritziak inoiz ezbaitira gehiegizkoak.
- Irakasleak benetan sinisten duenari kaso egin behar diola legen garrantzia pixka bat ahaztuz
Laburtze lan ona!
ErantzunEzabatu