Mari Kruz 30 urte baino gehiagoz egon da Berriatuko (nire herria) eskola publikoan lanez. Orain hiru urte jubilatu zen, beraz esan daiteke hezkuntzan esperientzia handia duela.
Lehen ohartzen ez nintzen arren, emakume honek euskara eta nire herritxoaren alde egin duen guztia ikusi dut galdeketan. Benetan izugarrizko lana egin zuten bere garaian irakasleek eta bere hitzetan gurasoek gure hizkuntza eredu ofiziala izan zedin. Hori ez da egun batetik bestera egin, eta imajinatzen dut zer nolako lan gogorra egin zuten. Herri txikietan batez ere oso garrantzitsua izan da borroka hori. Ni neu euskararen maitale kontsideratzen naizen heninean gauza hauek barrena ukitzen didate eta gogoratzen dut bera galderak erantzuten ari zen heinean, niri oilo larrua jartzen zitzaidala.
Bestalde hunkigarria da txikitan zuk nola ikusten zenuen irakasle hori eta egun nola uler dezakezunaren sentsasio hori, aldaketa hori.
Orain ulertu dut zergatik maite nuen nik irakasle hau maite nuen bezala; bere hitzetan hezkuntzan tokian tokiko eta uneko beharrak ase behar dira. Ez du axola legeek eta paperek zer dioten. Egoerari dagokionez beharrak astertu behar dira eta hauek asetzen saiatu; bai herriarenak, bai familienak.... eta Euskal Herrian esaterako euskeraren erabiltze eta normalkuntzaren izugarrizko beharra zegoen. Beraien lanari esker ondo ase dena.
Bestalde, berak haurrenganako duen errespetuak egin du bera nire afektuaren jabe izatea. Berak haurrak pertsona gisa ulertzen ditu, eta are garrantzitsuagoa, errespetatzen ditu. Oso kosziente da haurrak pertsonak direla, pentsatu egiten dutela, sentitu... eta lehendabizi haur hori ezagutu behar dela errespetuaren bidetik. Behin ezagututakoan maitatzen saiatu eta berari irakasten saiatu. Haurrak ez direlako inozoak, ez tontuak, ezta ere gu izorratzen saiatzen diren inor... haurrek soilik ez dakite, eta gure lana bidea irakastea da. Bere gizatasun honek azkenean sortzen dit bereganako adeitasuna eta maitasun hori.
Gainera, oso berezia da, pertsona batek zure txikitako pasarteak kontatzen dizkizunean eta zutaz pentsatzen zuena esaten dizunean, azken finean, nire ustez haurtzaroa bizitza osoa markatuko dizun garaia baita. Baita ere, gerora mila gauza ahazten ditugu haurtzarokoak eta horietako gauza batzuk berreskuratzea bezain sentsasio ederrak gutxi daude!
Hau dena gutxi balitz, irakasle hau orain arte nire bizitzan bizi izan dudan unerik garratzenetarikoan nire ondoan egon zen, nire amaren heriotzean, eta bere maitasunaz asko oroitzen naiz, indar asko jaso bainuen bere aldetik.
Honenbestez, oso eskertua sentitzen naiz lan honen aitzakiaz berriro ere berarengana hurbiltzeko aukera izan dudalako, bera beste ikuspuntu batetik ezagutzeko.
Elkarrizketa guzti honek akademikoki aportatu didana, honela sailkatuko nuke;
Kulturalak:
·
Euskal Herrian dagoen hezkuntza
eredua lortzeko, Euskal Herrian eta euskaran sinesten zuten jende askok benetan
lan gogor eta on bat egin zuen hezkuntza euskalduntzeko.
·
Gu euskal herrian bizi garela eta
gure hizkuntzaren alde gogor borrokatu behar dugula, orain arte egin den lana
izugarria izan baita eta guk ezin dugu nagikeria hutsagatik hori pikutara
joaten utzi.
Irakaslearen funtzioa:
·
Garrantzitsua ez dela curriculuma behatzea, tokian tokiko premiak zein ikasle
eta familien asetzea baizik
·
Haurrak ni bezalakoak direla.
Pertsonak. Ez ditudala beraien ekintzen ondoriak aztertu behar, baizik eta
beraien pentsamendua, sentimenduen… zergatia ulertzen saiatu.
·
Irakasle on bat ez dela zatiketak
egiten irakasten dizuna, pertsona bezala zaindu eta batzuetan maitatzen
zaituena baizik.
·
Errespetua askotan ahaztuta usten
dugun ezaugarri bat dela, eta ziurrenik bera dela bide ororen hasiera puntua.
Hezkuntzaren inguruan:
·
Irakaskuntza bizi egin behar
dugula eta justua iruditzen zaigunaren alde gogor borrokatu horrek batzuetan
arau juridikoak ez betetzera eramaten bagaitu ere.
·
Irakaskuntza lanbide bizi bat
dela: etengabe aldatzen doala eta gu, bizi dugunok, bide zuzenetik joan dadin gogor
ekin behar dugula
·
Gurasoek ere hezkuntzan paper oso
garrantzitsua betetzen dutela.
·
Irakasleak urteekin hobeak direla
esperientziaren eraginez.
emailez komentatu ditugunez, ez dizut hemen errepikatuko egin beharrekoa. Idatziaz: gustura irakurtzen dut zuk idatzitakoa, honetan ere.
ErantzunEzabatuOraingo honetan ondo dago, ezta?
ErantzunEzabatu