Robert rosenthalen artikulua
ARAZOAK:• Irakasleak ez baldin baditu bere “asmoak” ongi kontrolatzen eta bere iritzi kritiko propioez baliatzen baldin bada, baliteke gaitasun maila bat duten ikasleak azkenean maila hori jaistea.
• Ikaslearen arteko desberdintasunak handitu ditzake horrela maila desberdin handiak sortuz eta modu berean klasean egon daitekeen oreka desorekatuz.
• Ikasleak asko frustratzea alboko kideak jasotzen duen laguntza eta “apollo” positibo hori berak jasotzen ez duelako.
• Ikasle askok saiakerak egiteari usten diote etsipenean eroriz.
• Ikaslearen bizitza pertsonalean eragin negatiboak ditu; auto-estima jaitsi, pertsona bezala deuseztatu, heziketa egokia apurtu…
• Gizartean eragin handia pertsona ez konpetentea edo ez hain konpetenteak sortuz.
KONPONBIDEA
Nire ustez, goian aipatutako arazo bakoitzari ezin zaio konponbide bana aurkitu. Arazoa bakarra litzateke kasu honetan; irakaslea bera. Beraz, konponbidea, singularrean izango da, zuzendu beharrekoa irakaslea bera litzateke eta.
Irakasleak pertsona objektiboa izaten jakin beharko du guztiaren gainetik. Inoiz ezin dezake utzi bere iritzi propioek haurra etiketa dezaten. Horretarako bere iritziez gain, gainontzeko lan taldearen (beste irakasleak) iritziez balio daiteke, haur horrenganako gainontzeko iritziak entzun eta haurraren alde positiboekin geratuz. Baliteke horrela haur horrenganako iritzia aldatzea.
Bestalde, ezin du pentsatu haur batzuk besteak baino hobeak direnik. Bakoitzak bere erritmoa duela errespetatu behar du, besterik ez, eta laguntza behar dutenean, lagundu. Bai "atzeratuta" doazenei eta baita ere "ondo" doazenei.
Irakasleak berak ere, laguntza eskatzen jakin behar du, batzuetan bere lanean kale egin baitezake eta maiz pentsatu errua haurrarena dela, berea dela ez ohartuz. Irakasle batek uste duenean "haur hau ez da iristen. Tontoa da, edota ez du balio" ziurrenetik ez da zuzen egongo, soilik bere baliabideek ez diote balio izan haur horrekin. Hori dela eta, beste alternatiba batzuk bilatzen saiatu beharko da; gainontzeko irakasleekin hitz eginez, haurra gehiago ezagutuz bere interesetatik abiatzeko, metodo pedagogiko desberdinak probatu, familiarekin elkarlanean arituz.... Irakaslea bera ezingo da bapatean etsitu.
Bestalde, jarrera positiboa erakutsi beharko du. Etengabe saiatu behar da bere ikasleak motibatzen. Denei "ahal dutela" transmititu behar die, inor ez dela jakinaren gainean bizi, etsitzea azken aukera dela. Pertsona zoriontsuak eta sinistunak hezi beharko ditu.
Jarrera guzti hauekin nire abururz aurreko arazo guztiak dexente hobetuta geratuko lirateke.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
TITULUA IPINI BEHAR DIOZU.
ETIKETEN BITARTEZ IZENPETU BEHAR DUZU
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Gustura irakurria eta, oro har, ados diozunarekin.
Arazoa bakarra litzateke kasu honetan; irakaslea bera diozu. Horrekin ere ados egon ninteke, baina zer pentsa ere sortzen dit zuk zeure burua non kokatuko ote duzun. Baliteke hemen izatea:Denei "ahal dutela" transmititu behar die, inor ez dela jakinaren gainean bizi, etsitzea azken aukera dela. Pertsona zoriontsuak eta sinistunak hezi beharko ditu