2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

Bizi toki eskola


“Bizi Toki ez da eskola alternatibo bat, eskolari alternatiba bat baizik" 
 
Duela hiru urte hasi ziren Ipar Euskal Herriko hamar bat guraso Bizi Toki proiektua antolatzen, haurrei heziketa modu desberdin bat eskaintzeko asmoz. Euskaran murgilduta, haurren autonomía, naturarekiko oreka, giza harremanak eta ikasketa pedagogikoak dira oinarri nagusiak. Beti ere, haurraren askatasunari toki handia utziz.
 
Auzolanari esker, Behauzen (Baxe Nafarroa), menditxo baten gainean dagoen baserri bat konpondu zuten. Gaur egun Lapurdi eta Baxe Nafarrotik doazen hamabi ikasle daude.
 
Irakaskuntza eguneroko bizitzaren eta jardueren bitartez segurtatua da: tintaketa, musika, margolaritza, gorputz-heziketa, irteerak, zurgintza, baratzezaintza, kanpoko lanak…
 
Guraso hauen beldur bakarra, Frantziako hezkuntza ofizialaren jarreran dago. Eskola mota hau ez dago legeztatuta, eta auzitegi batean ez zuten deus egiterik izango.
 
Hemen uzten dizkizuet interesatuoi, pare bat orrialde:
    Alde batetik, Gorka Torre Seaskako irakasle eta Bizi Tokiko guraso-sortzaileetako baten elkarrizketarekin.
    Bestaldetik, web orrialdearekin.

http://euskalirratiak.info/bizitoki-eskola-alternatiboa-gorka-torre.HTML

http://www.bizitoki.org/

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Aste hontan onartu den LOMCE legearen 10 aldaketa nagusiak

Denok dakigun bezala, aste hontan onartu da hainbat kritika jaso situen LOMCE legea. Honek aldaketa nabariak ekarri dizkio hezkuntzari, baina hamar nagusienak hauexek izango dira:

1.   Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez
Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.
Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.
2.   Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa
Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).
Wert ministroak berak goraipatutako euskal hezkuntza sistema ez dute aintzat hartu, Jaurlaritzak eta euskal hezkuntza komunitateak salatu dutenez.
Paradoxa bada ere, erreforma ezartzeko finantziazioa erkidegoen esku egongo da, hein handi batean. Izan ere, Espainiako Gobernuak araua ezartzeko behar den dirua ordainduko du, baina erkidegoek bere gain hartu beharko dute araua finkatzeko kostua.
3.   Erlijio katolikoa, indartuta
Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen.
Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.
4.   Errebalidak eta azterketak, noiznahi
Selektibitatea desagertu egingo da.
Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.
Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.
5.   Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa
Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute. Ikasle "txar eta onen artean" bereizte horrek haserrea piztu du hezkuntza komunitatearen baitan, eskola porrotari zorrotz jardunez egin nahi diotelako aurre, euren esanetan.
Eskola "onenen" zerrendak egitea ere egongo da. Orain arte, eskolen arteko lehia saihesteko, debekatuta zeuden zerrendok.
6.   Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa
Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.
LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.
7.   Zuzendarien papera
Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria.
Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko.
8.   Funtzionarioen lan-baldintzak
Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.
Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.
9.   Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma
Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu, ezta adostu ere.
10. Itunpeko zentroak
Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin.
Administrazioak, halaber, "gizarte eskaria" kontuan hartu beharko du plazak banatzeko orduan; hau da, gurasoek zentro publikoa barik, itunpekoa nahiago dutenean

jeje, umore pixka bat

Oraingo honek ez du hezkuntzarekin lotura berezirik, baina ongi dago barre pixka bat egiteko.

Bideo honen bitartez, ohar gaitezke batzuetan hezkuntza zein garrantzitsua den. Hain goiz ikasten den irakasgai sinple batek bizitzan bertan ere balio diezaguke!!! :)

Hona bada ezpada bideoaren linka:
http://vimeo.com/68729699





2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Rosenthalen esperimentuaren arazoak eta konponbideak

Roberte Rosenthalen esperimentuaren artikulua irakurri ondoren, gure hezkuntzan arazo larriak egon daitezkeela uste dut, eta hau konpondu daiten irtenbideren batzuk bilatu behar ditugu.

Gure hezkuntzan ekar ditzakeen arazoak hauek dira:
      1- Irakaslea ez baldin bada ohartzen bere ikasleen gaitasunez, ikasle horiek gaitasun horiek garatu beharrean galdu egin ditzakete.
      2-Ikasleen artean desberdintasunak handitu daitezke, eta honekin batera klaseko nolabaiteko oreka galdu daiteke.
      3-Frustazioa ere arazo bat izan daiteke. Ikasle bat beste batek jasotzen duen tratua ez jasotzerakoan frustatu daiteke.
      4-Ikasleek amore ematea gerta daiteke. Tratu desberdina sentitzean eta klasekideen maila altua ikustean ikasketekiko interesa galdu dezakete.
      5-Aurreko puntua kontuan izanda, baztertuta sentitu daiztezke gizartean eta onik egiten ez dien pertsonekin erlazionatzea.

Honi aurre egiteko erremedio batzuk bilatu behar ditugu, eta nire ustez hauek izan daitezke horietako konponbide batzuk:
      1- Irakasleek tratu berdina ematea ikasle guztiei. Nahiz eta ikasle batzuk beste batzuk baino zailtasun gehiago izan irakasgai batzuetan, animo berdina eman behar zaie etsi ez daitezen.
      2-Ikasleren bat frustatuta edo etsita ikusten badugu, berarekin hitz egin behar dugu bere arazoak kontatu ditzan eta gure eskuetan dagoen guztia egin berari lagundu ahal izateko.
      3-Bide onetik eraman behar ditugu. Gaztetatik etsitzeak kalera eramaten dituzte eta hori ekiditea eta umeak ondo heztea da gure eginkizuna.

Eta hauek dira nik eman ditzakedan konponbideak. Batzuei ondo irudituko zaie, beste batzuei ez zaie hainbeste gustatuko, baina garrantzitsuena ikasleak ahalik eta gehiago motibatzea da eta beraiek duten guztia erakutsi ahal izatea.

Pigmalion efektua

Hau irakurri ondoren, irakasle bakoitzak, hausnarketa sakon bat egin behar lukeela iruditzen zait. Ez dut uste, haurrekin honela jokatzeko eskubiderik dutenik. Egia da, artikuluaren arabera, irakasleek umeengan dituzten aurreiritziak , ez direla nahita, alde batekoak edo bestekoak izaten. Aurreiritzi horiek, inkontzienteki sortzen omen dira. Hala ere, haur bat baztertu edo frustrarazi aurretik, irakasleak, egoeraz ohartu behar dira. Haur bakoitzaren garapena banan bana aztertu behar dute. Eta dudarik gabe, baten batek, arazo gehiago baldin baditu, laguntza gehiago eskaini behar zaio, eta ez alderantziz.
Garrantzitsua da, klasean oreka bat egotea. Horretarako, ikasleen arteko maila oso desberdina bada, haur batek besteari laguntzeko aitzakia bikaina sortzen da. Lan taldearekin bi umeek asko ikasiko dute eta garrantzitsuena, galderen erantzunez aparte, elkar laguntzearen inportantzia da.
Ikusi beharra dago, haurrak desberdintasunez tratatuz, ez diezula momentuko kaltea eragiten bakarrik. Gerora ere, ume horrek beregan duen konfiantza, auto-estima eta baikortasuna erraz galtzeko joera izanen du. Eta ezin da haur baten geroarekin jokatu.

Garbi dago, irakasle baten lana, jende askok uste baina garrantzitsuagoa dela. Umeak bide askotatik eraman daitezke, eta bide guztiak ez dira zuzenak izaten.
ROSENTHALEN ESPERIMENTUA


KONPONBIDEA: Lehenik eta behin, irakasleak ez luke bere iritzi propioa erabili beharko ikasleak tratatzerako orduan. Alde batetik objetibotasuna nagusitu beharko litzatekeelako irakasle-ikasle harremanean eta bestetik ikastetxean ikasten ari den pertsona orok eskubide berak dituelako jasotzen duen heziketarekiko. Kasu askotan, irakasleek ez dituzte beraien asmoak kontrolatzen eta horrek arazo larriak ekar  ditzake ikasleen errendimenduan. Maila ona duten ikasleek, lana egiteari utzi diezaiokete eta maila baxuagoa dutenek beraien buruarengan konfiantza gal dezakete beraiekiko atentzio urriagatik. Horri aurre egiteko, irakasleak berdintasun osoz jokatu beharko luke ikasgelan dauden ikasle guztiekin. Arreta maila bera eskeiniz eta behar dutenean laguntza emanez. 
Bestalde, maila altua duten ikasle batzuk beraien buruengan konfiantza gehiegi jartzen dutela eta, pixkanaka beraien errendimendua jeisten joaten da eta horren aurrean irtenbide egokiena egunero lana egiten jarraitzea litzateke. Maila baxuagoa dutenei erreparatuz, askok bere buruarengan sinisteari uzten diote, eta horrela ikasketak jasangaitzak bihurtzen dira beraientzat. Arazo honen aurrean, irakasleak ikaslearen motibazioa sustatu beharko luke.

 Robert rosenthalen artikulua

ARAZOAK:

Irakasleak ez baldin baditu bere “asmoak” ongi kontrolatzen eta bere iritzi kritiko propioez baliatzen baldin bada, baliteke gaitasun maila bat duten ikasleak azkenean maila hori jaistea.
Ikaslearen arteko desberdintasunak handitu ditzake horrela maila desberdin handiak sortuz eta modu berean klasean egon daitekeen oreka desorekatuz.
Ikasleak asko frustratzea alboko kideak jasotzen duen laguntza eta “apollo” positibo hori berak jasotzen ez duelako.
Ikasle askok saiakerak egiteari usten diote etsipenean eroriz.
Ikaslearen bizitza pertsonalean eragin negatiboak ditu; auto-estima jaitsi, pertsona bezala deuseztatu, heziketa egokia apurtu…
Gizartean eragin handia pertsona ez konpetentea edo ez hain konpetenteak sortuz.

KONPONBIDEA

Nire ustez, goian aipatutako arazo bakoitzari ezin zaio konponbide bana aurkitu. Arazoa bakarra litzateke kasu honetan; irakaslea bera. Beraz, konponbidea, singularrean izango da, zuzendu beharrekoa irakaslea bera litzateke eta.
Irakasleak pertsona objektiboa izaten jakin beharko du guztiaren gainetik. Inoiz ezin dezake utzi bere iritzi propioek haurra etiketa dezaten. Horretarako bere iritziez gain, gainontzeko lan taldearen (beste irakasleak) iritziez balio daiteke, haur horrenganako gainontzeko iritziak entzun eta haurraren alde positiboekin geratuz. Baliteke horrela haur horrenganako iritzia aldatzea.
Bestalde, ezin du pentsatu haur batzuk besteak baino hobeak direnik. Bakoitzak bere erritmoa duela errespetatu behar du, besterik ez, eta laguntza behar dutenean, lagundu. Bai "atzeratuta" doazenei eta baita ere "ondo" doazenei.
Irakasleak berak ere, laguntza eskatzen jakin behar du, batzuetan bere lanean kale egin baitezake eta maiz pentsatu errua haurrarena dela, berea dela ez ohartuz. Irakasle batek uste duenean "haur hau ez da iristen. Tontoa da, edota ez du balio" ziurrenetik ez da zuzen egongo, soilik bere baliabideek ez diote balio izan haur horrekin. Hori dela eta, beste alternatiba batzuk bilatzen saiatu beharko da; gainontzeko irakasleekin hitz eginez, haurra gehiago ezagutuz bere interesetatik abiatzeko, metodo pedagogiko desberdinak probatu, familiarekin elkarlanean arituz.... Irakaslea bera ezingo da bapatean etsitu.
Bestalde, jarrera positiboa erakutsi beharko du. Etengabe saiatu behar da bere ikasleak motibatzen. Denei "ahal dutela" transmititu behar die, inor ez dela jakinaren gainean bizi, etsitzea azken aukera dela. Pertsona zoriontsuak eta sinistunak hezi beharko ditu.

Jarrera guzti hauekin nire abururz aurreko arazo guztiak dexente hobetuta geratuko lirateke.