ROSENTHALEN ESPERIMENTUA
KONPONBIDEA: Lehenik eta behin, irakasleak ez luke bere iritzi propioa
erabili beharko ikasleak tratatzerako orduan. Alde batetik objetibotasuna
nagusitu beharko litzatekeelako irakasle-ikasle harremanean eta bestetik
ikastetxean ikasten ari den pertsona orok eskubide berak dituelako jasotzen
duen heziketarekiko. Kasu askotan, irakasleek ez dituzte beraien asmoak
kontrolatzen eta horrek arazo larriak ekar
ditzake ikasleen errendimenduan. Maila ona duten ikasleek, lana egiteari
utzi diezaiokete eta maila baxuagoa dutenek beraien buruarengan konfiantza gal
dezakete beraiekiko atentzio urriagatik. Horri aurre egiteko, irakasleak
berdintasun osoz jokatu beharko luke ikasgelan dauden ikasle guztiekin. Arreta
maila bera eskeiniz eta behar dutenean laguntza emanez.
Bestalde, maila altua duten ikasle batzuk beraien buruengan
konfiantza gehiegi jartzen dutela eta, pixkanaka beraien errendimendua jeisten
joaten da eta horren aurrean irtenbide egokiena egunero lana egiten jarraitzea
litzateke. Maila baxuagoa dutenei erreparatuz, askok bere buruarengan
sinisteari uzten diote, eta horrela ikasketak jasangaitzak bihurtzen dira
beraientzat. Arazo honen aurrean, irakasleak ikaslearen motibazioa sustatu
beharko luke.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
TITULUA IPINI BEHAR DIOZU MEZUARI
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Ez du ematen gehiegi eragin diozunik, Iñigo.
Hurrengoan gehiago landu behar duzu (ideiak argiago, sakonago eta ondo eta argi oinarrituta)