“Bizi Toki ez da eskola alternatibo bat, eskolari alternatiba bat
baizik"
Duela hiru urte hasi ziren Ipar Euskal
Herriko hamar bat guraso Bizi Toki proiektua antolatzen, haurrei heziketa
modu desberdin bat eskaintzeko asmoz. Euskaran murgilduta, haurren autonomía, naturarekiko
oreka, giza harremanak eta ikasketa pedagogikoak dira oinarri nagusiak. Beti ere, haurraren askatasunari toki handia utziz.
Auzolanari esker, Behauzen (Baxe
Nafarroa), menditxo baten gainean dagoen baserri bat konpondu zuten. Gaur egun Lapurdi eta Baxe
Nafarrotik doazen hamabi ikasle daude.
Irakaskuntza eguneroko bizitzaren eta jardueren bitartez segurtatua da: tintaketa, musika, margolaritza, gorputz-heziketa, irteerak, zurgintza, baratzezaintza, kanpoko lanak…
Guraso hauen beldur bakarra, Frantziako hezkuntza ofizialaren jarreran dago. Eskola mota hau ez dago legeztatuta, eta auzitegi batean ez zuten deus egiterik izango.
Hemen uzten dizkizuet interesatuoi, pare bat orrialde:
-
Alde batetik, Gorka Torre Seaskako irakasle eta Bizi Tokiko guraso-sortzaileetako baten elkarrizketarekin.
- Bestaldetik, web orrialdearekin.
http://euskalirratiak.info/bizitoki-eskola-alternatiboa-gorka-torre.HTML
http://www.bizitoki.org/
Oso interesgarria, behintzat niretzat.
ErantzunEzabatuEgia da, zail ikusten dut planteamendu horiek Errepublikako legedian bat ere onarpenik lortu ahal izatea (3. paragrafoa).
---
Zure lanaz esan nahi nuke ondo egongo litzatekeela horrekiko duzun jarrera ere esatea, informaziotik haratago joanez.
---
Nire ikuspegitik, gehiago jakin nahi nuke, Bizkaian dauden antzerako proiektuen aldean, ekonomia hautuak nola egiten dituzten jakin nahi nuke.
---
Nork dio, agian, Nafarroa Behereak altxatuko du EHko pedagogia berria!
--
Ohar teknikoa:
Beste nonbaitetik kopiatutakoari (word-en edo idatziko zenuen-eta) kendu formatua, irakurgarritasunaren mesede.
Beste ohar bat:
ErantzunEzabatuBakarrak idatzitakoa, bakarraren izena izan behar du.
-------------
Aipatzen duen Ecuadorreko Pestalozziren gaineko bideoa