2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakasle funtzioa: Ikasitakoa

Klase hauetan, praktikan erabili beharreko metodo eta jarrerak ikasi ditut, eta hori da lanbide honen oinarria hain zuzen. Ongi dago historian zehar hezkuntzak izan dituen aldaketak ezagutzea edota hezkuntza metodo horien sortzaileak, baina etorkizunean egin beharko duguna irakasgai honek irakasten digu.

Hainbat gauzei buruz aritu gara irakasgai honetan, eta aitortu beharra daukat gauza batzuk ezertarako balio ez zutela uste nuela. Baina pentsaera hori guztiz aldatu dut, batez ere Aranbizkarra ikastolan praktiketan egon ondoren. Hasiera baten, gizabanako guztiak ez ditugula berdin tratatu behar edo guraso eta irakasleen arteko harremanen garrantziari buruz iritzi bat nuen, eta klasean zuk irakatsitakoari eta lehen aipatu bezala, Aranbizkarran egoteari esker, gauza horien garrantziaz jabetu naiz. Arraza, pentsaera eta portaera ezberdinak dituzten haurrekin ohartzen zara, nahiz eta adin berebera duten, guztiz desberdinak direla. Batzuk beste batzuk baino erreztasun edo zailtasun handiagoak dituzte, eta horri aurre egitea eta egoki egitea ez da lan erraza. Gizarte trebetasunen ezagutzak hori erraztu ahal duela pentsatzen dut, eta gizarte trebetasunak behin eta berriz landu ditugu gure taldean, Pote Galduak taldean.

Aipatzekoa da lan taldearena. Blogaren eta lanen bitartez talde ona osatu dugula iruditzen zait. Ideia paregabea iruditzen zait ikaskideen artean lanak egitearena, askotan ideia onak ditugula uste baitugu eta ideia hori egokia dela lana egiteko, baina beste baten ikuspuntua izateak edo besteen iritziak entzuteak, elikatu egiten gaitu, bai gu, baita lana ere. Elkarren artean asko ikasi dugu eta guk bizitako hezkuntza desberdinak ezagutu, eta hori ere irakasgai honie esker izan da.

Lan desberdinak (irakasleari elkarrizketa, gurasoekin harremanak izateko irakasgaia eta gurasoekin tutoretza)  egiteak ere askorako balio izan dit. Azken finean gu irakasleak izateko gaude gradu hau ikasten, eta irakaslearen lanbidearen 'instrumenoak' haurrak dira, eta 'materiala' ondo tratatzen eta ondo zaintzen ikasi behar dugu.

Irakasle funtzioan ikasitakoak irakaskuntzan:


Hau eta hura eginez ikasitakoak:

Irakasgai honetan, irakasle baten bizi errealera hurbildu naiz. Ariketen bitartez irakasle batek egiazki bizitzen dituen kasu batzuetan parte hartu dut. Adibide gisan, gure aintzinako irakasle bat elkarrizketatzearekin batera, bere bizipenetatik nire geroko zailtasun eta ongizateak zein izan ahal diren ikusi ditut. Lanbide honetan bizi guztian zehar jardun duen pertsona batek baino hobeki nork esango dit ba zertan datzan irakaskuntzak?

Honez gain, guk egindako blogera igo beharreko sarrerak hezkuntzari buruz izan direnez, asko ikasi dut ere bai. Kasu honetan, ez nik igotako sarrerekin bakarrik, baita ikaskideen ekarpenekin ere.

Bestalde, gure karreran erabilgarri izanen zaigun beste puntu bat, ikastetxeko irakasle/tutore baten paperean jarri eta gurasoekiko bilera bat nola antolatu ikasi dugun ariketa izan da. Nahiz eta ikastetxe batetik bestera, hau desberdina izan, ikuspegi orokor bat eskaini digu. Eta ikusi dutenez ez da pentsatzen nuen bezain erraza. Izan ere, kontutan hartzeko xehetasun asko daude tartean.


Lan zehatz hauetatik kanpo, beste hainbat gauza ere ikasi ditut: ikasketak eguneroko bizitzan eramaten adibidez. Orain arteko nire ikasketa esperientzia ezberdina izan da. Egia esan, ikasketei inoiz lehentasunik eman ez diedanez, hasieran pixka bat kosta egin zitzaidan honetara ohitzera. Hala ere, denbora aurrera joan ahala neurria hartu diot eta eguneroko lanaren fruituen ondorioz, lanak txukun egitea geroz eta gutxiago kostatzen ari zaitela iruditzen zait.

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

ikasitakoak zertarako balio irakaskuntzan (mapa kontzeptuala)


Irakasle Funtzioan ikasitakoak

Irakasle Funtzioa, izenak esaten duen bezala, irakasleak zein betebehar eta funtzio dituen edo irakasleak nolakoa izan behar duen ikasten den modulua da. Irakasgai honetan hezkuntza aztertzen da eta bertako arazoak ezagutu. Irakaskuntzari buruzko erreflexio bat egitera eramaten gaitu, eta baita nolakoak izan behar dugun (irakasle bezala) argi izatera ere. Egia esan, gehientsuen ikasi dudan modulua izan da, edo behintzat erabilgarriena izango zaidan irakasgaia. Uste dut, horrelako modulu batek urte guztian zehar eta karrera guztian zehar iraun beharko lukeela, lauhilabeteko bat beharrean, garrantzia handia baitauka hezkuntzan nola jardun behar dugun jakitea.
Esan bezala, lau hilabete honetan asko ikasi dut gauza anitzei buruz. Ez dut dena azalduko baizik eta nik ongien barneratu dudana edo gehien gustatu zaidana.

Lehenik eta behin, uste dut ikasteko gehien balio izan didana nire txikitako irakasleari egin diodan elkarrizketa izan dela. Azkenean, hain gertuko norbaitek esperientzia bat kontatzean benetan sinisten duzu hortan. Berak esandakoak oso haintzat hartu nituen, eta nolabait esatearren eragin handia izan zuten nigan. Berari esker errespetua, batez ere haurrenganakoa, nolako garrantzitsua den ohartu naiz. Bestalde, esperientzia bera baino maixu hoberik ere ez dagoela ikasi dut, eta nahiz eta karrera bukatutakoan dena jakingo dudala uste izan, oraindik jakiten hasteko egongo naizela. Haurren interesetik abiatzea ere oso garrantzitsua zela kontatu zidan. Baita ere irakasle batek ikasle baten bizitzan nolako garrantzia izan dezakeen, honek niregan izan zuen bezala ikasi dut. Azkenean, irakaslea haurraren biziaren zati bilakatzen da ordu asko direlako elkarrekin, eta harreman afektibo egoki batek asko eragin dezake bien bizitzan.

Tutoretzaren lanaren bidez ere asko ikasi dut, batez ere lana planteatua egon den moduagatik. Azkenean paper batean horrela sartzean eta beste pertsona baten rola betetzean benetan sentitzen duzu pertsona hori zarela eta benetan ikasten da. Bestalde, roll playing-a izaterakoan, inprobisatu egin behar zen, eta hori arazoak konpontzen ikasteko baliabide oso ona iruditzen zait. Izan daiteke egunen batean antzeztutako egoera hori errealitatea bera izatea, beraz, simulazio hauen bitartez sano eta salbu nola irten ikasi dugu. Bestalde, zer hobetu behar dugun ere jakin dugu.

Irakasle bat nolakoa izan behar den ere, behin baino gehiagotan landu den gaia izan da eta honekin ere biziki ikasten da, azkenean hausnarketa sakon bat eskatzen duelako,eta zuk autua egin behar duzulako etorkizunean nolakoa izango zarenari buruz. Azkenean aukera eta iritzi oso barnekoak direnez, barneratu egiten da pentsatutako eta adostutako oro.

Gurasoekin nola harremandu behar den gaian ere, gustora aritu naiz, izan ere hezkuntzako behar potente bat dela deritzot. Hala ere, lan honetan ez dut nahiko nukeen beste ikasi, ez baikenekien oso ondo nola enfokatu gaia eta ere arazo hau benetan nola konpon daitekeen. Gure konponbidea hain txarra ez den arren, beste nolabaiteko konponbideren bat egon behar dela ziur nago, eta hori irakasle (edo profeional) batek irakatsita ikastea gustatuko litzaidake.

Mintegien bidez ere zer edo zer ikasi ahal izan dut, baina niri pertsonalki modu horrek ez dit asko balio izan gainontzekoek esaten zutena ikasteko. Izan ere, azalpen denbora oso laburra da eta ezdu barneratzeko astirik ematen. Hala ere, norberak prestatzen duen gaia sakonki aztertzen da eta hortaz bai asko ikasten da.

Hau guztiaz gain, maila orokorragoan, honelako hauek ikasi ditut: Benetan talde lan batean aritzea zer den (jendea aktiboki entzuten jakin, beraien iritziak errespetatu, adostasunak negoziatu, besteen iritziakematen duten aberastasuna...), teknologia berriak erabiltzen ikasi, kontzeptu mapak egiten ikasi, ebaluazio on batek duen garrantzia, taldekideak objektibitatez ebaluatzen, irakaskuntzan zein politika jarraituko dudan, irakaskuntzak zer nolako garrantzia duen gizartean (hausnarketa)...

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Ametsak ez dira beti betetzen...

http://www.youtube.com/watch?v=ddABW88ytRY

Telebista frantseseko berri honetan, Claire izeneko neska paristar baten kasua aipatzen dute. Interesgarria iruditu zaidanez honetaz hitz egitea erabaki dut:

Claire-ek bere ikasketak bukatutakoan, irakaskuntzan urte bat jardun eta guztiz gaindituta, lanbide hau uzteko erabakia hartzen du. Klasea nola eramangarri egin erakusten zuten zortzi hilabeteko praktika batzuk egin arren, bere lehen egunean, ikasle bat berarekin haserretu eta mahai bat paretaren aurka bota zuela esaten digu. Neska honek Frantsesa baizik ez zuen irakatsi nahi eta ez, ikasleekiko gerra batean sartu. Bost aste honelako egoeren aurrean pasa ondoren, gorputzean beldur handia sartuta zeukan. Egunero, eskolara joateko metroa hartzen zuenean, zer pasatuko zen galdetzen zion bere buruari. Honela jarraitu ezin zuenez, uztea erabaki zuen.

Claire-en betidaniko ametsa irakasle izatea zen. Eskola batean lanpostu on bat lortu arren, bere ilusio guztiak zapuztu ziren. Esaten duenez, ez da inoiz gehiago klase batean sartuko, pasatutako egoerak bere mugak gainditu zituen.


2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Guraso eta irakasleen arteko harremanak



Garrantzi objetiboa:



Gehienetan, guraso eta irakasleen arteko erlazioa gutxitan gertatzen den zerbait da. Noten boletinak entregatzean, ahurrak portaera txarra izatean edo kalifikazio txarren ondorioz biltzen dira soilik. Gainera erlazio hoiek ez dira errazak izaten, ikaslearen arlo batzuk ez baitituzte ezagutzen. ez batzuk, ez besteak. Gurasoek, beraien umea gustiz ezagutzen dutela uste dute, baina errealitatean, etxean ikusten duten jarrera besterik ez dute ezagutzen; irakasleek ostera, kalean eta lagun artean nolako jokabidea duten ikusten dute. Beraz, beraien arteko elkarlana beharrezkoa da ikaslearen gehiengo ezagutza izateko, eta horrekin, bere jarrera ulertzea eta bere arazoak zeintzuk diren ezagutzea errazago izango litzake, bai gurasoentzat, baita irakasleentzat ere.



Gurasoekiko harremanak nolakoak izan behar diren eta nola bideratu behar diren garrantzi handia dute. Batzarrak ez dira soilik haurra txarto portatu delako edo nota txarrak ateratzen dituelako egin behar. Egokia izango litzateke maizago batzea, eta bertan irakasleak klasean ikusten duena azaltzea eta gurasoek ere beraien ikuspegia ematea. Askotan, klaseko errendimenduak, etxean gertatzen denarekin harreman estua du, eta nor egokiago gurasoak baino zer gertatzen den azaltzeko?



Baina hau guztia, ez da erraza izaten guraso askorekin. Beraz, garrantzitsua da erlazio hauek nola eraman behar diren jakitea, azken finean garrantzitsuena ahurra baita, eta bere etorkizuna irakasle eta gurasoen eskuetan dago.



Hezkuntzan duen eragina:



Ikasleengan: 



Azken finean, helburu nagusia umeen hezkuntza bide onetik eramatea denez , irakasle izateko derrigorrezko formakuntzan, atal hau agertzearekin batera onurak etorriko dira.  Haien karreran zehar, eztabaidatu beharko duten ikasleen gurasoekin, nola jokatu behar den jakitea funtsezkoa da. Gainera, haurren hezkuntza egokia jokoan dagoen bitartean, garrantzi gehiago izanen du. Begi bistan dagoen arazo posible baten aurrean, geroan irakasle izanen diren ikasle hauei, psikologia klase batzuen bidez, egoera hauek sakontzeko aukera eman behar zaie:


  • ·         Gurasoek haien seme-alabengan dituzten sentimenduak identifikatu eta ulertzea.

  • ·         Guraso mota ezberdinetara moldatzea.

  • ·         Gurasoen ikuspuntua kontutan hartu eta haiek guri entzunarazten ikastea.

  • ·         Egin beharreko bilkurak aldez aurretik prestatzea. Hitz egin beharreko puntu guztiak, argi eta garbi eduki, eta segurtasunez, iritzia transmititzen jakitea.

  • ·         Jende ezezagunaren aurrean hitz egiteko gaitasuna.

  • ·         Kasu berezietan (haurraren autismo edo dislexia kasuetan adibidez), beste umeekiko klaseekin alderatuz, desberdin jokatuko dela adierazten jakitea.


Irakasleengan:



Irakasleekin hitz egiterakoan behin eta berriz aipatutako gaia, gurasoekiko harremanak dira. Askotan zailak izan ohi direnak. Azken finean, haurra hezteko modu bat, guraso eta irakasle arteko harremanak dira. Garbi dago, ume batek ikusten badu, bere gurasoek, etxean ongi hitz egiten dutela bere irakasleaz, biharamunean eskolara joatean , hurbiltasun handiagoa.



sentituko duela irakasle horrengan. Izan ere, ikusiko du, etxean errespetatua dela. Nahiz eta irakasle batek pedagogikoki oso ondo hezi haurrak, arazo konkretu baten aurrean gurasoekin tratatu beharra izango du. Eta hemen bai, arazoak larritu ahal direla. Egoera hauek eramaten irakatsi behar zaizkie irakasleei. Gainera, gurasoek sortzen duten kultura familiarraren arabera, umearen garapena sortuko da. Irakasleak honen jakinaren gaienean egon behar dira. Haurrak ikusiz ikasten du. Eta eredu direnak imitatuz. Eta haur baten hezkuntzan 2 eredu nagusi daude familia eta hezitzaileak.



Genero ikuspegia:


Guraso-irakasle harremanean ere, ia gauza denetan bezala generoak ere garrantzia daukala esan dezakegu eta gizon eta emakumeek beraien ezaugarri propioekin harreman honetan ere lagun dezaketela garbia dago. Emakumeari dagokionez esan dezakegu, askotan dela, nik bizitako esperientzian behintzat, pisu gehiago daramana ikasketa kontuetan, naiz eta kasu guztietan ala ez izan. Irakasle-guraso harremanean komunikazio trebetasun handiagoa dutelako izango da agian. Gizonek berriz, bigarren paper bat betetzen dutela esan dezakegu, nahiz eta umeari behar dena esan, akaso ez dute emakumeak izan dezaketen pisua honetan, nahiz eta askotan gizonek autoritate puntu bat gehiago eduki.



Hala ere, etxea batzuetan edo besteetan dena ezberdina izan, ez dago hobeagorik edo okerragorik irakasle- guraso harremanean, denek dute zer eman.  Bestalde, lehen esan bezala, kasu denetan, egon baitaiteke gizon bat emakumeak dituen ezaugarriak ondo menperatzen dituena eta baita kontrakoa ere.



Beraz, biek dute zer eman eta genero tratamenduari dagokionez, biak berdintsu tratatuak direla esan dezakegu gauza hauetarako.



Informazioa: