http://www.youtube.com/watch?v=ddABW88ytRY
Telebista frantseseko berri honetan, Claire izeneko neska paristar baten kasua aipatzen dute. Interesgarria iruditu zaidanez honetaz hitz egitea erabaki dut:
Claire-ek bere ikasketak bukatutakoan, irakaskuntzan urte bat jardun eta guztiz gaindituta, lanbide hau uzteko erabakia hartzen du. Klasea nola eramangarri egin erakusten zuten zortzi hilabeteko praktika batzuk egin arren, bere lehen egunean, ikasle bat berarekin haserretu eta mahai bat paretaren aurka bota zuela esaten digu. Neska honek Frantsesa baizik ez zuen irakatsi nahi eta ez, ikasleekiko gerra batean sartu. Bost aste honelako egoeren aurrean pasa ondoren, gorputzean beldur handia sartuta zeukan. Egunero, eskolara joateko metroa hartzen zuenean, zer pasatuko zen galdetzen zion bere buruari. Honela jarraitu ezin zuenez, uztea erabaki zuen.
Claire-en betidaniko ametsa irakasle izatea zen. Eskola batean lanpostu on bat lortu arren, bere ilusio guztiak zapuztu ziren. Esaten duenez, ez da inoiz gehiago klase batean sartuko, pasatutako egoerak bere mugak gainditu zituen.
Egia esan, ez dut uste Claireren ametsa irakaslea izatea zenik. Clairek imajinatuko zuen irakaslea izatea gauza bat zela eta horixe izango zen bere ametsa; frantsesa baino besterik erakutsi barik gauzatuko zuena.
ErantzunEzabatuBadakit Parisen lacandar asko eta asko dabiltzana, aukera balu, horrelako batengana joatea komeniko litzaioke.
Zuon kasuan, aurton Aranbizkarrara joateak burua lurrera ekartzen lagun diezazueke.