2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

'LEY WERT'

'LEY WERT': HEZKUNTZA OBETZEA EDO IDEOLOGIA EZARTZEA?

  Gure hezkuntzan aldaketak egiten dituztenean, herritarretan pentsatzen al dute? Aldaketa hauek lagundu egingo gaituzte? Gure ustez ez.

  Ezaguna da oso, PPko gobernuak nolako intentzioa duen gure herriaren eta hizkuntzaren aurka. Zapaltzea, besterik ez. Urtetan beraien nahia izan dena lortu nahi dute, herri guztiak espainalizatzea. Zergatik ez dute onartzen euren herrialde berean, bertan jarraitu nahi ez duten herritarrak daudela? Errealitatea hor dago eta ezin daiteke ezkutatu. Herritar horiek, gu barne, beraien herria eta hizkuntza maite dute eta ezin dugu onartu maitasun hori zer den ez dakitenek daukagun hori kentzea. Baina min hau ez digute guri bakarrik egiten; eta diru arazoak dituzten familia guztiak, hezkuntza barik geratuko al dira? Zuen herritarrak dira! Beraz, gure partetik, joan zaitezte pikutara!

 Gobernuko politikarien arabera, denok erderaz ikasi beharko genuke nazio berdinean bizi baikara; beraz, europarrak garenez, zergatik ez dugu danok ingelesez ikasten? Euren teoria uskeria besterik ez da. Herri bakoitzaren hizkuntza eta kultura errezpetuz tratatu behar den zerbait da.

  Artikulo hau bukatzeko aholku bat bidali nahi diegu; sahiatu zaitezte behintzat, herritarretan pentsatzen, ikasleetan pentsatzen, eta bakoitzaren ideologia errezpetatuz sahiatu zaitezte ahalik eta min txikiena egiten faborez.












1 iruzkin:

  1. Oso gustura irakurria.
    --
    Hurrengoan, ahalegindu egitekoak zehazten; horrekin esan nahi dut: dena delako arazo edo egoeraren aurrean zer eginik badaukazu(e), saiatu identifikatzen eta deskribatzen. Eta egiten baduzue, horren eraginak analizatu, hurrengoan hobeto egiteko.

    ErantzunEzabatu