2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

EMOZIOAK ETA HEZKUNTZA



Zerk egiten gaitu gizaki? Kognizioak ala gizatasun eta emozioek? Askok kogniziaoaren alde egingo dute, baina batzuetan ahaztu egiten dugu pertsonok emozioz gainezka gaudela une oro. Emozioek osatzen gaituzte. Oso deigarria da, betidanik pairatzen ditugun horiei buruz hain gutxi jakitea. Emozioak, hainbat jakingai bezala, ikasi egin behar dira. Lehenik eta behin hauek identifikatzen jakin behar da, eta gero hauek lantzen; emozio negatiboak modu positiboan bideratzen. 
Haurrak (eta pertsonok) globalki ondo egon behar dira ikasketa prozesuak arrakastatsuak izan daitezen. Zenbat aldiz gertatu zaigu triste, haserre, arduratsu... egon garen bakoitzean gelan ikusitako ezer ez dugula ikasi? Ezin izan dugula ezta entzun ere irakaslea zer azaltzen ari zena? Emozioak benetan sentitzen duguna dira, eta hauek gai dira gainontzeko dena blokeatzeko. Beraz, ez al litzateke hezkuntzaren betebehar bat izan beharko hauek ulertzen, bideratzen… irakastea? Gizarte honek ez al du behar emozioak lantzen dituen hezkuntza eredu bat?
Jarraiko bideo honetan emozioak lantzen dituen irakasle baten hitzak.


'LEY WERT'

'LEY WERT': HEZKUNTZA OBETZEA EDO IDEOLOGIA EZARTZEA?

  Gure hezkuntzan aldaketak egiten dituztenean, herritarretan pentsatzen al dute? Aldaketa hauek lagundu egingo gaituzte? Gure ustez ez.

  Ezaguna da oso, PPko gobernuak nolako intentzioa duen gure herriaren eta hizkuntzaren aurka. Zapaltzea, besterik ez. Urtetan beraien nahia izan dena lortu nahi dute, herri guztiak espainalizatzea. Zergatik ez dute onartzen euren herrialde berean, bertan jarraitu nahi ez duten herritarrak daudela? Errealitatea hor dago eta ezin daiteke ezkutatu. Herritar horiek, gu barne, beraien herria eta hizkuntza maite dute eta ezin dugu onartu maitasun hori zer den ez dakitenek daukagun hori kentzea. Baina min hau ez digute guri bakarrik egiten; eta diru arazoak dituzten familia guztiak, hezkuntza barik geratuko al dira? Zuen herritarrak dira! Beraz, gure partetik, joan zaitezte pikutara!

 Gobernuko politikarien arabera, denok erderaz ikasi beharko genuke nazio berdinean bizi baikara; beraz, europarrak garenez, zergatik ez dugu danok ingelesez ikasten? Euren teoria uskeria besterik ez da. Herri bakoitzaren hizkuntza eta kultura errezpetuz tratatu behar den zerbait da.

  Artikulo hau bukatzeko aholku bat bidali nahi diegu; sahiatu zaitezte behintzat, herritarretan pentsatzen, ikasleetan pentsatzen, eta bakoitzaren ideologia errezpetatuz sahiatu zaitezte ahalik eta min txikiena egiten faborez.












2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

AURKEZPENA:

    Gu 'Pote galduak' gara eta lau gaztek osatzen dugu talde hau: Iñigo Manterola, Jon Murua, Ion Ollo eta Argia Santamaria.

    Blog honen lehenengo argitarapena egiteko, guk hautatutako bideo, irudi eta web-horria amankomunean jarri ditugu eta gustukoen ditugunak aukeratu ditugu. Ea gustuko dituzuen zuek ere.

BIDEOA:  PADEIA, HEZKUNTZA DESBERDIN BAT

    Padeia Badajozen dagoen hezkuntza eredu desberdin bat da. Hezkuntza eredu hau askatasunean oinarrituta dago. Eskola honen bereizgarria, gure ustez, pertsonan soilik zentratzen direla izan daiteke. Hezkuntzaren helburu nagusia hainbat balore lantzean datza; pertsonen autonomia (erabakiak hartzeko, norbere identitatea sortzeko), askatasuna, berdintasuna...

   Gainontzeko hezkuntza ereduetan alde kognitiboa gehiago lantzen da, hemen berriz, baloreak eta gizatasuna lantzen dira.

   Eskolako erabaki guztiak asanblada bidez erabakitzen dira eta pertsona oroen ahotsa aintzat hartzen da. Eskola bera, irakasleak, ikasleak eta gurasoek osatzen dute.




IRUDIA: TXARTEL GORRIA

  Irudi honek harrituta utzi gintuen ikusi genuenean. Kanaria Handian hartutako argazkia da. Futbol partidu batean entrenatzailea eta epailea elkarrekin eztabaidan hasi ziren Marcos deituriko 5 urteko mutiko bat euren artean jarri zen arte. Batzuetan ez gara ohartzen txikienengandik asko dugula ikasteke oraindik.













 

WEBGUNEA: TXAKURRAK HEZKUNTZAN

  Proposatzen dugun webgunean, txakurrek gure gizartean arazoak duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeela azaltzen du. Baina atal batek harritu gaitu batez ere, aurren eta txakurren arteko harremanak hain zuzen ere.

  Artikulo honek dioen arabera, txakurrak, irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzten umeei laguntzeko gai dira, giro aproposa sortzen baitute umea eroso senti dadin. Gainera, irakurketa alde batera utzita, beste arlo askotan ere lagundu dezakete; motibazioan, konfiantzan eta baita higienean ere. Beraz frogatuta dago, animali hiletsu hauek, konpainia eta maitasuna emazteaz gain, gai direla pertsonei beste gauza askotan laguntzeko.

  Blog hau puplizitatean, animalien inguruan eta hezkuntzaren munduan ikasitako neska batek egin du.

  http://educacionanimal.wordpress.com/


POWER-POINT: HEZKUNTZA BEREZIA

  Pertsona guztiok bizitzan helburu berbera dugu, zoriontsu bizitzea. Nahiz eta oztopo larriak izan bidean gure helmuga bakarra da.

  Aurkezpen honek azaltzen digu nola arazoak dituzten ume zein helduei lagundu egin behar zaien beraien ametsak sortzeko eta betetzeko. Euren gaixotasuna ez dadila izan oztopo beraien bizitza guztiz gozatzeko. Saia gaitezen beraietaz gozatzen eta ez beraien gaixotasunarekin sufritzen, bizitza laburra baita negar batean pasatzeko.

https://docs.google.com/file/d/0B3CTPOrqxV2TTl9UZTM1R2tqdkk/edit