2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Ametsak ez dira beti betetzen...

http://www.youtube.com/watch?v=ddABW88ytRY

Telebista frantseseko berri honetan, Claire izeneko neska paristar baten kasua aipatzen dute. Interesgarria iruditu zaidanez honetaz hitz egitea erabaki dut:

Claire-ek bere ikasketak bukatutakoan, irakaskuntzan urte bat jardun eta guztiz gaindituta, lanbide hau uzteko erabakia hartzen du. Klasea nola eramangarri egin erakusten zuten zortzi hilabeteko praktika batzuk egin arren, bere lehen egunean, ikasle bat berarekin haserretu eta mahai bat paretaren aurka bota zuela esaten digu. Neska honek Frantsesa baizik ez zuen irakatsi nahi eta ez, ikasleekiko gerra batean sartu. Bost aste honelako egoeren aurrean pasa ondoren, gorputzean beldur handia sartuta zeukan. Egunero, eskolara joateko metroa hartzen zuenean, zer pasatuko zen galdetzen zion bere buruari. Honela jarraitu ezin zuenez, uztea erabaki zuen.

Claire-en betidaniko ametsa irakasle izatea zen. Eskola batean lanpostu on bat lortu arren, bere ilusio guztiak zapuztu ziren. Esaten duenez, ez da inoiz gehiago klase batean sartuko, pasatutako egoerak bere mugak gainditu zituen.


2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Guraso eta irakasleen arteko harremanak



Garrantzi objetiboa:



Gehienetan, guraso eta irakasleen arteko erlazioa gutxitan gertatzen den zerbait da. Noten boletinak entregatzean, ahurrak portaera txarra izatean edo kalifikazio txarren ondorioz biltzen dira soilik. Gainera erlazio hoiek ez dira errazak izaten, ikaslearen arlo batzuk ez baitituzte ezagutzen. ez batzuk, ez besteak. Gurasoek, beraien umea gustiz ezagutzen dutela uste dute, baina errealitatean, etxean ikusten duten jarrera besterik ez dute ezagutzen; irakasleek ostera, kalean eta lagun artean nolako jokabidea duten ikusten dute. Beraz, beraien arteko elkarlana beharrezkoa da ikaslearen gehiengo ezagutza izateko, eta horrekin, bere jarrera ulertzea eta bere arazoak zeintzuk diren ezagutzea errazago izango litzake, bai gurasoentzat, baita irakasleentzat ere.



Gurasoekiko harremanak nolakoak izan behar diren eta nola bideratu behar diren garrantzi handia dute. Batzarrak ez dira soilik haurra txarto portatu delako edo nota txarrak ateratzen dituelako egin behar. Egokia izango litzateke maizago batzea, eta bertan irakasleak klasean ikusten duena azaltzea eta gurasoek ere beraien ikuspegia ematea. Askotan, klaseko errendimenduak, etxean gertatzen denarekin harreman estua du, eta nor egokiago gurasoak baino zer gertatzen den azaltzeko?



Baina hau guztia, ez da erraza izaten guraso askorekin. Beraz, garrantzitsua da erlazio hauek nola eraman behar diren jakitea, azken finean garrantzitsuena ahurra baita, eta bere etorkizuna irakasle eta gurasoen eskuetan dago.



Hezkuntzan duen eragina:



Ikasleengan: 



Azken finean, helburu nagusia umeen hezkuntza bide onetik eramatea denez , irakasle izateko derrigorrezko formakuntzan, atal hau agertzearekin batera onurak etorriko dira.  Haien karreran zehar, eztabaidatu beharko duten ikasleen gurasoekin, nola jokatu behar den jakitea funtsezkoa da. Gainera, haurren hezkuntza egokia jokoan dagoen bitartean, garrantzi gehiago izanen du. Begi bistan dagoen arazo posible baten aurrean, geroan irakasle izanen diren ikasle hauei, psikologia klase batzuen bidez, egoera hauek sakontzeko aukera eman behar zaie:


  • ·         Gurasoek haien seme-alabengan dituzten sentimenduak identifikatu eta ulertzea.

  • ·         Guraso mota ezberdinetara moldatzea.

  • ·         Gurasoen ikuspuntua kontutan hartu eta haiek guri entzunarazten ikastea.

  • ·         Egin beharreko bilkurak aldez aurretik prestatzea. Hitz egin beharreko puntu guztiak, argi eta garbi eduki, eta segurtasunez, iritzia transmititzen jakitea.

  • ·         Jende ezezagunaren aurrean hitz egiteko gaitasuna.

  • ·         Kasu berezietan (haurraren autismo edo dislexia kasuetan adibidez), beste umeekiko klaseekin alderatuz, desberdin jokatuko dela adierazten jakitea.


Irakasleengan:



Irakasleekin hitz egiterakoan behin eta berriz aipatutako gaia, gurasoekiko harremanak dira. Askotan zailak izan ohi direnak. Azken finean, haurra hezteko modu bat, guraso eta irakasle arteko harremanak dira. Garbi dago, ume batek ikusten badu, bere gurasoek, etxean ongi hitz egiten dutela bere irakasleaz, biharamunean eskolara joatean , hurbiltasun handiagoa.



sentituko duela irakasle horrengan. Izan ere, ikusiko du, etxean errespetatua dela. Nahiz eta irakasle batek pedagogikoki oso ondo hezi haurrak, arazo konkretu baten aurrean gurasoekin tratatu beharra izango du. Eta hemen bai, arazoak larritu ahal direla. Egoera hauek eramaten irakatsi behar zaizkie irakasleei. Gainera, gurasoek sortzen duten kultura familiarraren arabera, umearen garapena sortuko da. Irakasleak honen jakinaren gaienean egon behar dira. Haurrak ikusiz ikasten du. Eta eredu direnak imitatuz. Eta haur baten hezkuntzan 2 eredu nagusi daude familia eta hezitzaileak.



Genero ikuspegia:


Guraso-irakasle harremanean ere, ia gauza denetan bezala generoak ere garrantzia daukala esan dezakegu eta gizon eta emakumeek beraien ezaugarri propioekin harreman honetan ere lagun dezaketela garbia dago. Emakumeari dagokionez esan dezakegu, askotan dela, nik bizitako esperientzian behintzat, pisu gehiago daramana ikasketa kontuetan, naiz eta kasu guztietan ala ez izan. Irakasle-guraso harremanean komunikazio trebetasun handiagoa dutelako izango da agian. Gizonek berriz, bigarren paper bat betetzen dutela esan dezakegu, nahiz eta umeari behar dena esan, akaso ez dute emakumeak izan dezaketen pisua honetan, nahiz eta askotan gizonek autoritate puntu bat gehiago eduki.



Hala ere, etxea batzuetan edo besteetan dena ezberdina izan, ez dago hobeagorik edo okerragorik irakasle- guraso harremanean, denek dute zer eman.  Bestalde, lehen esan bezala, kasu denetan, egon baitaiteke gizon bat emakumeak dituen ezaugarriak ondo menperatzen dituena eta baita kontrakoa ere.



Beraz, biek dute zer eman eta genero tratamenduari dagokionez, biak berdintsu tratatuak direla esan dezakegu gauza hauetarako.



Informazioa: